Mugimendu feministak bere txosnan txanda egitera deitu du
Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Hatzamarkak txosna jarriko dute xanistebanetan. Oraindik txanda batzuk falta dira kubritzeko; harremanetan jartzeko eskatu dute.
Hilabete baino gutxiago falta da xanistebanetarako, eta herriko eragileak dena lotzen ari dira pixkanaka. Oiartzungo Feministen Asanbladaren eta Hatzamarkaren kasuan, txosnen txandak osatzen ari dira.
Oraindik txanda batzuk betetzeko daudela jakinarazi du herriko mugimendu feministak. Hainbat aukeraren berri eman dute; azpiko koadroan ikus daitezke albiste hau idatzi denean —ostiral arratsaldea— betetzear ziren txandak.
Norbait prest egotekotan, 664 627 119 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute (Uxuerengatik galdetu behar da). “Jaiak denonak eta denontzat izan daitezen, zuen parte-hartzea behar dugu”, gaineratu dute herriko mugimendu feministako kideek.