Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkar zaintzeko sarea josten hasiko dira, Zaintzadiren bitartez

Auzozainak izeneko figura sortuko dute; hautazkoa ez den bakardadea egoeran dauden pertsonak komunitatera berriro konektatzen lagunduko dute.

zaintzadi auzozainak Asteleheneko aurkezpen ekitaldira joateko gonbita egin dute Aintzane Iribar Zaintzadiko dinamizatzaileak eta Garazi Urdanpilleta alkateordeak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/13

Oiartzungo Udalak duela urtebete jarri zuen martxan Zaintzadi proiektua, hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko asmoz. “Zaintza sare publiko-komunitarioa” da horretarako tresna.

Ordutik, herriko diagnostikoa egiteaz gain, bakarrik egon edo sentitzen diren pertsonak detektatu, proiektuaren berri eman eta interesa azaldu dutenen beharrak identifikatu dituzte Zaintzadiko dinamizatzaileek.

Orain herritarren eta eragileen zaintza-sarea osatzen hasiko dira orain. Astelehenean —hilak 17— izango da lehenengo bilera.

Landetxeko jubilatuen egoitzako egongelan izango da bilera, 18:30ean hasita. Auzozain izeneko figura sortu dute, eta horren berri emango dute, haien funtzioa zein den azaldu eta boluntarioak lortzeko.

Auzozain, edonor

Udalak zehaztu duenez, asko dira auzozainek bete ditzaketen funtzioak. Boluntario bakoitzaren denboraren edo interesaren araberakoa izango da egingo duten ekarpena.

Figura berri horrek zertan datza aurreratu du udalak: “Auzozainak izango dira hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden pertsona hauek komunitatera birkonektatzen lagunduko dutenak, gizarte hezitzaileen jarraipenarekin”.

Zaintzan eta akonpainamenduan ez ezik, detekzioan giltzarri izango direla nabarmendu dute. Horren arrazoian sakondu dute: “Beraien funtzioa izango da bakarrik sentitu edo egon daitezkeen pertsonei egitasmoaren berri emateko, edo proiektuan parte hartzen duten pertsonen egoeran gorabeheraren baten berri emateko”.

Parte hartzeko hainbat modu egongo direla iragarri dute: telefono dei bat eginez; paseatzera ateratzen; bakarrik sentitu edo egon daitekeen norbaiti proiektuaren informazioa eskainiz…

Horien guztien berri emango dute asteleheneko aurkezpenean. Udalak oiartzuarrak gonbidatu ditu bertara joan daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.