Xanistebanetako bazkari begano-feministarako txartelak eros daitezke
Abuztuaren 4an 'zimitoyoko' txosnan izango da bazkaria. Kastro tabernan dagoeneko salgai daude otordu horretarako txartelak.
Aurreko xanistebanetan bezala, aurtengoetan ere bazkari-begano feminista egingo dute. Herriko festen ekuatorean izango da: abuztuaren 4an.
Zimitiyo-ko txosnan elkartuko dira bazkaltzeko, 14:30ean. Sarrerak jada salgai daudela jakinarazi du Oiartzungo Feministen Asanbladak.
Kastro tabernan erosi beharko dira. Txartel arruntak 15 euroko prezioa izango du, eta haur eta lanik gabe daudenentzakoak, berriz, 12.
Bazkariaren ondoren, Beatriz Egizabalek Magma Mia bakarrizketa eskainiko du.