Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Aisiak ere ondarea ezagutzeko balio duelako

Udalekuetan gai bat lantzen dute urtero, herriarekin zerikusia duen zerbaiti buruzkoa. Aurtengo gaia ondarea izaten ari da; herriko haurrei horren berri ematen diete, hainbat modutan.

udalekuak 2023 oiartzun ondarea Herriko eraikinak ezagutzen ari dira udalekuetan. Irudian, talde bat Makutso baserriaren kanpoaldean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/14

Ikasturtea bukatuta, haurrek ordu libre gehien izaten dituzten hilabetea izan ohi da uztaila. Udalekuek aisia denbora hori betetzea eskaintzen dute, eta aurten 3 eta 12 urte arteko 400 haur ari dira bertan parte hartzen.

Ohiko errekara bisitei, ur-jolasei zein beste jarduerei batu zaie urtero errepikatzen dutena: gai zehatz bat hartu, eta landu. Aurtengo gaia ondarea izango da. Aurreko urteetan emakumeak, herriko sortzaileak edo natura izan dira jorratu dituztenak.

Nekane Martiarena udalekuetako koordinatzaileak jakinarazi duenez, «aspalditik» zuten ondarearen gaiari heltzeko gogoa. Herriko ondarea gehiegi ezagutzen ez dela uste dute, eta ezagutza izatea «garrantzitsua» dela iritzi dute.

Orain arte, ikasturteak irauten duen artean, ludotekan egin izan dituzte herriko ondarearekin lotutako pista-jolasak eta beste hainbat jarduera. Ondarea lantzeko lehen pausoa eman zuten: Oiartzungo Ondare Mahaiaren atea jo zuten, eta Elena Zalakain eta Joxe Mari Mitxelenarekin elkartu ziren, lanketa fintzen joateko.

Behin informazio hori prestatu eta taxuz landuta, udalekuetako talde bakoitzari herriko eraikin baten izena jarri zioten. Zerrenda luzea izan da. «41 talde ditugu, eta beste hainbeste eraikinen izen jarri dizkiegu», azaldu du Martiarenak. Jarraitu duenez, talde bakoitzaren begiraleak dokumentu bat du, eta hor azaltzen dira zein den eraikina, zein auzotan dagoen, zein funtzio izan zuen, argazki zahar eta berri banarekin.

Arragua-Zahar baserriaren adibidea jarri du Martiarenak: «Orain Aldi supermerkatua dagoen tokian, Arragua-Zahar baserria zegoen. Haurrei erakutsi diegu zer zegoen hor, garai bateko eta gaur egungo itxura kontrasta dezaten, eta harrituta geratzen dira. Gainera, azaldu diegu auzoari izena ematen ziola baserri horrek».

Antzeko zerbait egin dute Done Eztebe plazan dagoen Arpidenea eraikinarekin. Zehaztu duenez, Xabale taberna dagoen eraikinaren etxea da, eta bi solairukoa zen lehen; orain hiru ditu. Iturriozko Garbuno baserria ere aipatu du Martiarenak: mundu osoan ezaguna den arren, inor gutxik ezagutzen duela izen horrekin.

Zuberoa jatetxea zena jasotzen duen etxe dotorearen benetako izena hori da. Horrela, 41eko zerrenda osatzera iristeraino. Etxeak ez ezik, beste hainbat motatako eraikinak sartu dituzte: errotak, Beloaga gaztelua, eta beste asko.

Herriko auzo guztietara iristen saiatu dira, baina lehentasuna eman diote Elizalde auzoko ondarearen parteari. «Aurten Haurtzaro Ikastolan egiten ari gara udalekuak, eta haur ttikienen taldeekin ezin gara oso urrutira joan. Erdigunean jarri dugu fokua».

«Gauza txikiekin» geratu
Gaur zortzi, adibidez, talde batekoak Gurutzera igo ziren, Legarreako maldatik. Bidean topo egin zituztenak azaldu zizkieten: han bazegoela konbentu bat, erlijioso frantziarrek eraikitakoa; Aldako; Isatse; Beloagako gaztelua…

Martiarenak aitortu duenez, «oso kontziente» dira haur txikiek ezin dutela ondarearen parte den eraikin edo bestelako zerbaiten historia osoa jakin. «Baina», jarraitu du, «gauza txiki batzurekin geratzen badira, guretzako asko da hori». Ondarea ez da eraikinetara bakarrik mugatuko, hala ere. Besteak beste, Xabier Lete zenaren omenezko murala edo jarri berri duten bustoa ikusi dituzte talde batzuek. Kaskazuri bertsolariarekin eta Urtxallerekin ere antzeko egin dute.

Bestalde, urtero egiten dituzten jarduera batzuei beste ikuspuntu bat eman diete: Soinuenera urtero egiten dute txangoa, eta Ergoiengo bidean aprobetxatu dute Ugarteko burdinola, dorretxea, Isatse edo Olaizola erakusteko. «Bidea oso garrantzitsua da beti, nahiz eta beti gauden mugari begira; bidea gozatzen eta baloratzen ikasi behar dugu», gaineratu du Martiarenak.

Flashmoba izan ohi da udalekuetako punturik gorenetakoa. Aurtengoak ere Oiartzungo ondarearekin izango du zerikusia. Irati Matelo begiraleak Olaia Inziarteren abesti bat hartu du, eta letra euren artean sortu dute. Beste begirale batek dantza sortu zuen. Atzo errodatu zuten flashmoba.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.