Eragileek ehundutako Xanistebanetako jai egitaraua aurkeztu dute
Hilario Arbelaitzek suziria bota ondoren, hamarnaka ekitaldi izango dira herriko festa nagusietan, baina baita lehenago ere.
Festa giro usaina dago Oiartzunen: bi aste baino gutxiago falta dira xanistebanak iristeko. Hori bai, lehenago Iturriozko santiyuak ospatu behar dira.
Xanistebanetako jai egitaraua aurkeztu berri du herriko festa nagusiak antolatzen dituen taldeak. Oiartzungo Jai Batzordean parte hartu duten hamarnaka eragile eta norbanakok 88 ekitaldiko programa osatu dute.
Joana Mendiburu alkateak lanean aritu direnak zoriondu ditu. “Zorionak egindako lanagatik eta izandako inplikazioagatik. Hilabeteetan zehar luzatu diren bilerak, proposamenak, aurrekontu-eskaerak… jende askoren isileko lanaren emaitza da Xanistebanetako egitarau aberatsa eta osatua. Eskerrik asko jai herrikoi paregabe hauek antolatzeko egindako lanagatik”.
Xanistebanetako ekitaldietan parte hartzera deitu du alkateak, urtean zeharreko “lan-erritmoa, kezkak eta estresa” alde batera utzita, “posible den neurrian”.
Festa-eremua genero eta adin guztietako pertsonentzako “gune segurua” izan dadila eskatu du alkateak, eta segurtasun eremu horiek bermatu eta zaintzea “guztion ardura” dela gogorarazi du.
“Guztiok dugu jaiez gozatzeko eskubidea. Hortaz, jarrera desegokiren bat ikusten baduzu ez ezazu beste aldera begiratu”, esan du Mendiburuk. “Jazarria den pertsona lagundu eta babesa eskaini behar diogu. Jai giroan ibiliko gara denak bai, baina jai giro arduratsuan, betiere ingurukoak errespetatuz”, gaineratu du alkateak.
Ekitaldiak, aurretik ere bai
Hilario Arbelaitz erretiroa hartu berri duen sukaldariak botako du festei hasiera emango dien txupina, abuztuaren 2ko 20:00etan. Hortik aurrera izango dira 88 ekitaldiak, baina lehenago ere izango da festak hurbil direla gogoraraziko duten ekitaldiak.
Hilaren 31n, xanistebanetako haurren esku-pilota txapelketa herrikoiaren finalak antolatu ditu Oiarpek; 10:30ean hasiko dira, Kontzejupean.
Arratsaldean, berriz, musikaren txanda izango da. 19:30ean, Harri Beltzak antolatuta, Alaia Belaunzaranen harpa-kontzertua izango da Done Eztebe elizan.
Gainera, bi erakusketa ere egongo dira Xanistebanetako egunen bueltan. Alde batetik, abuztuaren 1ean, 2an eta 4an Xanistebanak 2023 Kartel Lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa Manuel Lekuona bibliotekan ikus daiteke, 09:00etatik 14:00etara.
Bestetik, Begoña Mendigutxiaren omenezko erakusketa ikusi ahal izango da Arizmendienean, abuztuaren 10era arte.
XANISTEBANETAKO EGITARAUA (pdf-an, behean)
Abuztuak 2, asteazkena
- Egunean zehar: Auzoz auzoko 42. ibilaldia: Oiartzungo musikariz osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz. Antolatzaileak: Ibargain Musika Eskola eta Oidultz Dultzaina Taldea.
- 18:30ean: Agerraldi feminista, herriko plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
- Ondoren: Goxo txarangak Done Eztebe Plaza eta inguruko bazterrak animatuko ditu.
- 19:30ean: Udalbatzako kideek sokadantza dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
- Ondoren: Jai Batzordeak proposatuta, bizitza osoko lanagatik eta Oiartzun sukaldaritzako erreferente bihurtzeagatik, Hilario Arbelaitzek, herriko alkateak eta udalbatzako kideek suziria botako dute. Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira.
- Jarraian: Oiartzungo erraldoien eta buruhandien kalejira, herrian zehar, dultzaineroen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
- Ondoren: Zimitoyoko txosnaren irekiera. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.
- 23:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: Trikidantz.
- 24:00etan: Musika Jaialdia, txosnagunean (Antolatzaileak: Musika Batzordea):
- Kuluxkaplan.
- Dupla.
Abuztuak 3, osteguna, Xanisteban Eguna
- 07:00etan: Sokamuturra, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
- 07:00etan: Gosari Txow, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.
- 09:00etan: Goiz eresia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- 10:30ean: Festetako Ezkila joaldiak. Antolatzailea: Oiartzungo ezkila-jotzaile taldea.
- 11:00etan: herri meza nagusia, Done Eztebe Parrokian. Lartaun Abesbatza kantuan, Begoña Bergaretxe harmoniumean.
- Ondoren: 46. Kontzertu herrikoia, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- 11:30ean: Ur puzgarriak, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: AIA.
- 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 35. Sokatira Txapelketa. Antolatzailea: Artaso Elkartea.
- 16:30ean: Ipuin kontaketa 2-6 urte bitarteko haurrentzat, Arizmendienean. Ondoren, merienda osasungarria. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
- 19:30ean: Dantza bilera txistulariekin, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- 23:00etan: Dantzaldia Janus Lester taldearekin, Done Eztebe plazan.
- Ondoren: Mikeltxi Dja, Done Eztebe plazan.
- 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean (antolatzaileak: Musika Batzordea).
- Mugan
- Zulo
Abuztuak 4, ostirala, Baserritar Eguna
- 09:00etan: Goiz Eresia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- 10:00etan: HemenGuk, Oiartzungo Produktuen azoka, Done Eztebe Plazan. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta HemenGuk herriko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea.
- 10:30ean: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak Done Eztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 10:30ean: Idi demaren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kilokoa). 1.100 kilotik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Oiartzungo Idiyazaleak Elkartea.
- 11:00etan: Zaharren egoitzara bisita, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- 11:50ean: Inaxio Uharte 22. Sagardo Lehiaketaren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
- 12:00etan: Oiartzungo Pintxo-lehiaketa, Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
- 12:00etan: Oidultz dultzaina taldearen kale-bueltak Done Eztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
- 12:30ean: Bertsolariak, Done Eztebe Plazan. Julio Soto Ezkurdia eta Miren Amuriza Plaza gai librean. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
- 13:15ean: Oiartzungo pintxo-lehiaketa; sarien banaketa, Done Eztebe plazan.
- 13:30ean: Inaxio Uharte 22. Sagardo Lehiaketaren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
- 14:00etan: Oiartzungo Udalak bazkaria eskainiko die erretiratuei, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
- 14:30ean: Bazkari begano-feminista, Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
- 16:00etan: HELTAren 24. erakusketa (margoak, ehoziriak, eskulanak, taila, joste-lanak, patchwork, altzari-berritzea, eta abar), Done Eztebe Plazan. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak.
- 17:00etan: Idi demaren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.
- 17:00etan: Herriko erraldoien eta buruhandien kale-bueltak, Beheko Plazan barrena, Tolarietan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
- 17:00etan: Oiartzungo haurren joko garbi eta pala txapelketa herrikoiaren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.
- Ondoren: Binakako pala txapelketaren finalak, Kontzejupean. 18:00etan mutilak; 18:45ean neskak. Antolatzailea: Girizia Pilota Saila eta Txost.
- 17:30ean: Magma Mia bakarrizketa Beatriz Egiazabalen eskutik, Zimitoyoko txosnan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
- 17:45ean: Elizaldeko Dantza Taldearen emanaldia, Elizaldeko kaleetan Doneztebe Plazan, Madalensoron, Euskal Herria Plazan… Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
- 18:30ean: Bihotzaurreko ikuskizuna familientzat, Elizalde Eskolako frontoian. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
- 18:45ean: Olarri Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Kastro iturri ondoan. Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea.
- 19:00etan: Dantza-bilera familian, Kastroko iturri inguruan: Doinarin Taldea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 19:00etan: Herri kirolen jaialdia, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak eta Harri-jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea.
- 22:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe Plazan. Olaia Inziarte. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
- 22:00etan: Oinkari Dantza Taldearen Errotan emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
- 23:00etan: Dj Bull, Zimitiyoko txosnan, euskal musikaz girotua. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.
- 23:00etan: Helden danborrada, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.
- 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean (antolatzaileak: Musika Batzordea):
- Zurrounk
- Alarma Morea
- 24:00etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan. Patxi Perez. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
Abuztuak 5, larunbata, Gazteen Eguna
- 08:00etan: 41. Ehiza zakur lehiaketa, Irastortza baserriko zelaietan. Antolatzailea: Bizardia Ehiza Taldea.
- 09:00etan: Goiz eresia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- 09:30ean: Zabor bilketa herrian zehar, gaztetxoei eta familiei irekia.
- 10:30ean: Zaborra bildu ondoren, hamaiketako txikia Kaskazuri Plazan. Antolatzaileak: Abaraxka, Bazterrak Txukuntzen eta Elizalde Guraso Elkartea.
- 11:00etan: Jasotako hondakinekin, sormen tailerra: zabor erraldoi txikia Kaskazuri Plazan.
- 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen eta Erraldoi Txikien kale-bueltak. Antolatzaileak: Soinuenea Fundazioa, Abaraxka, Bazterrak Txukuntzen eta Elizalde Guraso Elkartea.
- 12:00etan: Bertso jaialdia, txosnagunean. Jone Uria Albizuri, Jon Maia Soria, Onintza Enbeita eta Igor Elortza Aranoa. Gai-jartzaile: Ander Lizarralde. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
- 12:30ean: Kantu kantari. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
- 13:30ean: Trikipotea, plazatik abiatuta. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- 14:00etan: Gazte txupinazoa, plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- 14:30ean: Gazteen bazkaria, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- 16:00etan: Haur mailako banakako 23. Xake lehiaketa, Madalensoron. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- 17:00etan: Txoko jolasak, Arizmendienean hasita. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- 17:00etan: Euskal pilota egokituko erakustaldia, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea.
- 18:00etan: 31. Arin-arin eta fandango txapelketa, gaztetxoentzat Beheko Plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
- 18:00etan: Elektrotxarangak gidatutako poteoa tabernaz taberna. Jarraian, txosnagunean, jokoak. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- 19:00etan Goi mailako eskuzko pilota partidak, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Oiarpe K. E.:
- Leire Galdeano – Nora Mendizabal / Maddalen Etxegarai – Itxaso Erasun.
- Oier Zabaleta – Unax Landa / Oihan Etxeberria – Mikel Leonet.
- 20:00etan: Dantza bilera, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 20:00etan: Disko roller festa, Ikastolako frontoian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- 23:00etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan: Laiotz taldearekin. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
- 23:30ean: Dj Fresa Morango, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
- 24:00etan: Dj La Fulana, Zimitiyoko txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.
Abuztuak 6, igandea, Haurren Eguna
- 09:00etan: Goiz eresia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- 10:00etan: 75. Xanisteban Txirrindulari Lehiaketa, Euskal Federazioak 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat antolatzen duen Euskaldun Saria. Antolatzailea: OTXE Oarsoaldeako Txirrindulari Kirol Kluba.
- 10:30ean: Xanistebanetako haurren esku-pilota txapelketaren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.
- 10:30ean: Gaztetxoen Danborrada. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.
- 11:30ean: Erraldoien eta Erraldoi txikien kale-bueltak, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
- 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 12:30ean: Arkume erretzea: Arkumea burduntzian, a ze poza tripan sartzian. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
- 14:30ean: Arkume jatea. Bazkalondoa, txarangak alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.
- 16:00-20:00: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, haur eta gazteentzako parkea. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- 16:00etan: Xanistebanetako 26. Truk txapelketa, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Oiarpe KE.
- 18:30ean: Haurrentzako txokolate jatea, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
Arratsaldeko 19:00etan: Aitor Txiki XIV. futbito txapelketaren finalak, Elorsoro kiroldegian. - 23:00etan: Dantzaldia, Bide Batez taldearekin, Done Eztebe plazan.
- 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean (antolatzaileak: Musika Batzordea):
- Añube
- Dantzall Sound
- 23:30ean: Elizaldeko kaleetan zehar, zezensuzkoa ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
- Ondoren: Dantzaldiaren jarraipena, Bide batez taldearekin, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.