Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraUdala

Euskararen kontrako "oldarraldi judiziala" gaitzetsi dute udal taldeek

Ikasturteko azkeneko plenoa egin dute. Gai guztiak aho batez egin dute aurrera; adierazpen instituzional adostuak tartean.

plenoa uztaila 2023 oiartzun kronika Gai-zerrendako puntu guztiak aho batez onartu zituzten.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/07/27

Ikasturteko azkeneko plenoa egin zuen atzo arratsaldean Oiartzungo udalbatzak, abuztuko etenaren aurretik. Hamabi puntuko gai-zerrenda izan zuten mahai gainean; gehienak tramitezkoak ziren.

Hala ere, adierazpen instituzional adostua aurkeztu zuten EH Bilduk eta EAJk. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalei euskara hutsez aritzeko aukera ezetsiz hilabete hasieran ebatzitako epaia izan zen adierazpenaren gaia.

Joana Mendiburu alkateak irakurri zuen adierazpena, eta gogorarazi zuen hilaren 13an Euskalgintzak Bilbon egindako agerraldiarekin bat egin zutela Oiartzungo zinegotziek eta alkateak berak.

Auzitegi horren sententzia “kezkagarria” iruditzen zaie bi udal taldeei, baita “larria” ere. Beraien ustez, euskararen normalizazio eta biziberritzeari “oztopoa” jartzen dio epaiak. “Helburu horren alde udaletatik bideratzen diren hizkuntza-politikak guztiz mugatzen ditu”, gaineratu dute testu adostuan.

Epaileen erabaki horrek “herritar guztien” hizkuntz eskubideak “bermatzen” dituzten politikak “atzera botatzen” ditu, udal taldeen ustez.

“Finean”, jarraitzen du adierazpenak, “euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen ditu epai honek”. Beraien esanetan, euskarak dituen “erronka eta desafioei” aurre egiteko hizkuntz-politikak indarrean jartzea “eragozten” du.

“Adostasun sozial handi baten kontra”

Orain baliogabetu duten Udal Legearen artikulua Eusko Legebiltzarrean “kontsentsu zabalarekin” onartu zela nabarmendu dute adierazpen instituzionalean. Halaber, gaineratzen duenez, azken Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzek “argi utzi dute” euskararen normalizazioa helburu duten politikak babesten dituela gizarteak.

“Epai hori”, esaten du, “euskararen biziberritzearen aurkakoa ez ezik, adostasun sozial handi baten kontrakoa ere bada”. Herritarren eta udalen erabakimena “auzitan” jartzen duela salatu dute.

“Uste dugu epai hau oldarraldi judizial zabalago baten parte dela, hizkuntza gutxituak jomugan dituen olatu erreakzionario batean kokatzen dela”, iritzi dute bi udal taldeek.

Azaroaren 4rako deitutako manifestazioarekin bat egitera deitu diete herritarrei, “oldarraldiaren kontra, baina batez ere euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde”. Epaiaren ondoren, deialdi horren alde “are irmoago” egiten dute udal taldeek.

Adierazpen adostua irakurri ondoren, EAJko bozeramaile Janire Mitxelenak esan zuen epaiak zuen euskaldunek administrazioarekin harremanak izateko eskubidearen aurka “lotsagabeki” kontra egiten duela.

Uztaila hasierakoa euskararen kontrako “eraso” bakarra ez dela nabarmendu zuen zinegotzi jeltzaleak, eta hainbat kasu zerrendatu zituen: Nafarroako eremu mistoan hainbat udalerriri sarrera ukatzea; langile publikoen kontratazio batzuetan euskara meritu gisa aitortzearen kontrako epaiak… “Eta atzera eginez”, jarraitu zuen jeltzaleak, “euskararen kontrako isun eta lege guztiak gogorarazi behar dira. Beraz, Espainiak euskararen kontra duen jarrera ez da atzokoa”.

Manifestaziora joateko gonbita berretsi zuen Mitxelenak, eta iragarri zuen “orain arte egin duguna egiten” jarraituko dutela, euskalduntze bidean.

Gainontzeko puntuak

Beste gaiei dagokienez, udalbatzaren hainbat eskumen alkateari eskuordetzea adostu zuten, udal-jarduera arindu eta azkartzeko.

Aurrerantzean alkatearena izango da udalerriko hauteskunde mahaiak eratzeko edo kontratazioetan tramiteko zenbait izapide egiteko eskumena, besteak beste.

Altzibarren etxe berriak eraikitzeko txostenari bide eman zioten, baita ere aho batez.

2023 aurrekontuetan egin duten 106.000 euroko kreditu gehikuntzaren berri ere eman zuen alkateak, hiru diru-laguntza eskuratu baititu Oiartzungo Udalak. Herri bideak konpontzeko, ikasketak bukatu berri dituen pertsona bat kontratatzeko eta kiroldegian eguzki plakak jartzeko erabiliko dute.

Urgentziaz beste gai bat eranstea adostu zuten, proposamena aurkezteko epe-muga hurbil dagoela eta: 2024ko Oiartzungo jai egunarena. Urtero bezala, abuztuaren 3a izango da. Datorren urtekoa larunbata izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.