Xanistebanetako kultur ekitaldiak ez du hutsik egingo
Ondarearen Mahaiko kideak omenduko ditu Oiartzungo Udalak aurtengo ekitaldian, abuztuaren 1arekin ohikoa bihurtu den ekitaldian.
Xanistebanen atarian, ohiko aperitiboa izan ohi da kultur ekitaldia. Abuztuaren 1ean egingo dute aurten ere bai kultur ekitaldia.
Arizmendieneko lorategian izango da ekitaldia, 18:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, Landetxeko aretoan izango litzateke ekitaldia.
Ondarearen Mahaiko kideak omenduko ditu Oiartzungo Udalak aurtengoan. Herriko ondarea jaso eta ezagutzera emateko egiten duten lana aitortu nahi diete.
Horrez gain, Oiartzun 2023 urtekaria aurkeztuko dute Urtekari Batzordeko kideek. Ohikoa denez, xanistebanetako kartel lehiaketako sariak ere banatuko dituztela iragarri du udalak.