Elorsoro kiroldegia itxita, abuztuaren 7tik 20ra
Mantenu lanak medio, itxita egongo da kiroldegia bi astez. Horrez gain, gihar gelako makinak berrituko dituzte.
Gaur hasi eta abuztuaren 20ra bitartean, bi egunak barne, Elorsoro kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Ixtearen arrazoia, beharrezko mantenu lanak egitea da. Berriz erabilgarri izango dira instalazioak abuztuaren 21etik aurrera.
Dena den, abuztuaren 21etik 23ra, gihar gela itxita izango da, makina guztiak berritu eta lurra aldatzeko intentzioa dutelako. Ekipamendu berri horiek erosteko 177.333,45 euro erabiliko ditu Oiartzungo Udalak. Orain arteko makinak herriko klubei emango dizkiete.
Bestalde, udako igerilekuan ez du eraginik izango kiroldegiaren itxierak. Beraz, hilabete osoan zehar egongo da irekita, 11:00etatik 20:00etara.