Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kale arteen mapan kokatu da Kilometro Lezo

Aurtengo Kilometro Lezo kale arteen jaialdia, abuztuaren 25ean hasi eta irailaren 17an bukatuko da. Edizio honetan, antzerkia, dantza eta zirkua izango dira protagonistak.

Alaine Aranburu Etxegoien
Lezo
2023/08/08

Laugarren Kilometro Lezo jaialdia aurkeztu du, gaur,  Lezoko Udalak. Abuztuaren 25ean hasiko dira lehen emanaldiak, eta, azkenak, santakrutzetako azken egunean egingo dira, irailaren 17an. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. 

Pandemia garaian hasi zen jaialdia, eta lau urte igaro ondoren, “gelditzeko etorri den jaialdia” dela adierazi du Jon Legorburu Kultura zinegotziak: “Lezo herri txiki bat da eta Lezorentzat oso garrantzitsua da horrelako gauza propioak edukitzea. Herri handiz inguratuta gaude eta guk ere pertsonalitate propioa bultzatzeko egiten dugu”.

Arte diziplina ugari pasa dira Kilometro Lezotik eta, edizio honetan, dantza, antzerkia eta zirkuari eskainiko dizkiote plazak. Beste urteetan musikari garrantzi handia eman diotela azaldu du zinegotziak, eta aurten protagonismoa beste diziplina horiei ematea erabaki dute.

Euskal Herriko kale arteen Artekale elkartearen barruan sartu da, gainera, Kilometro Lezo. Katalogo horretan, Euskal Herriko kale arte jaialdien agenda topa daiteke, tartean, Lezokoa. “Badu garrantzia” aitortu du udal teknikariak.

Egitaraua

Jaialdia, gertuko artistak pandemia garaian babesteko jaio zela oroitu du Valek, eta, pandemia pasata ere ildo horri eutsi nahi diotela azaldu du. Hartara, Lezoko Orratx! Antzerki taldeak eta Dab dantza elkarteak parte hartuko dute.

Gezala aretoan kabitzen ez diren obrak ekartzeko aukera dela Kilometro Lezo berretsi du udal teknikariak, “zirkua, adibidez”. “Euskaldun jendea badago zirku ona, gauza ikusgarriak, politak, eta kalitatezkoa egiten dituena eta horiek ekarriko ditugu Lezora”.

Zazpi emanaldi izango dira guztira. Lehen bi egunetan, abuztuaren 25ean eta 26ean, zirkuaren txanda izango da. Hurrenez hurren, Maitane Sarralderen Desanuda zirkua, ikusteko aukera izango da lehenbizi. Orain dela bi urte Leioako Umore Azoka irabazi zuen Sarraldek.

Hurrengo egunean, abuztuak 26, Rojo Telon konpainiaren Transir zirkuaren txanda izango da. Aurten publikoaren aipamena jaso du obrak Leioako Umore Azokan.

Antzerkiaz gozatzeko, irailaren 1era arte itxaron beharko da. Orduan, Hortzmuga konpainiak Agurea, urpekaria eta itsasoa antzezlana ekarriko du. Antzerkizaleen hurrengo hitzordua irailaren 2a izango da, Ai, ai, ai badatorrela! taularatuko baitute Orratx! taldekoek.

Irailaren 2an, Lasala dantza taldea iritsiko da Lezora, bere hamargarren urteurrenaren festa bete-betean. Alive obra txikia ekarriko dute. “Emakumeen inguruko hausnarketa bat proposatzen dute, eta ikusi eta dastatu egiten da, eta hotzikarak ere ematen dituzte 14 minutuek”.

Jaialdiaren bukaerak santakrutzen azken egunarekin bat egingo du (irailak 17). Bi emanaldi motz dira ordurako proposamenak. Alde batetik, Dantza Dab taldeak Nun zira? interpretatuko du.

Bestetik, Ertza konpainiaren Otempodiz egingo da herrian. Obra honetako bi dantzariak afrikarrak dira eta dantza modu ezberdinak erakutsiko dituztela esan du Valek. “Ikusiko dugu nola interpretatzen duten dantza garaikidea Afrikan. Hemen normalak ez diren mugimenduak ikusiko ditugu”.

Egitaraua osorik, PDF honetan.

Kilometro Lezo

Herri eskolako patioan

  • Abuztuak 25, 20:00etan: Dasanuda, Maitane Sarralde.
  • Abuztuak 26, 20:00etan: Transir, Rojo Telon.
  • Irailak 1, 20:00etan: Agure, urpekaria eta itsasoa, Hortzmuga.
  • Irailak 2, 21:45ean: Alive, Lasala.
  • Irailak 2, 22:00etan: Ai, ai, ai badatorrela!, Orratx Antzerki taldea.

Goiko plazan

  • Irailak 17, 19:00etan: Nun zira?, Dab elkartea.
  • Irailak 17, segidan: Otempodiz, Ertza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.