Artearentzako izango dira iraileko lehen bi asteburuak

Arte Egunak iniziatiba antolatu dute bigarren aldiz. 'Zorioneko' herriko hainbat gaztek sortutako antzezlanarekin hasiko da.

arte egunak 2022 Iaz antolatu zuten, estreinakoz, Arte Egunak.

Pandemiak Kulturabirusa ekarri zuen, eta hark ereindako hazien uzta da Arte Egunak. Iaz altolatu zuten lehenengo aldiz, eta aurten berriro egingo dute.

Aurten bi asteburutara zabalduko da. Lehenengoan herriko sortzaile gazteek ondutako Zorioneko antzezlana taularatuko dute Landetxen.

Bi saio programatu dituzte. Larunbateko paseko txartelak agortuta daude, eta ostiraleko saiora joateko sarrerak udalaren webgunean eros daitezke, 8 euroren truke. Biak ala biak 19:00etan hasiko dira.

Irailaren 8tik 10era, ekitaldiz lepo

Datorren asteburuan antzerkia izango da ardatza, eta hurrengoan askotariko eskaintzarekin gozatzeko aukera izango da. Hiru Binaka, Poesia Egunak, musika eta testuen emanaldia eta azoka izango dira osagaiak.

Azokan igandean —irailaren 10eam— izango da, eta bertan parte hartu nahi duten sortzaile edo artisauek irailaren 1era arte izango dute izena emateko aukera.

Horretarako, galdetegi bat bete beharko dute.

Egitaraua

Irailak 1, ostirala

Irailak 2, larunbata

  • Zorioneko antzezlana. 19:00etan, Landetxen. Sarrerak agortuta.

Irailak 8, ostirala

  • Hiru binaka. 19:00etan hasita. Sarrerak doan, Landetxen eskuratu beharko dira.
    • Xabi Lopez eta Teresa Jareño. Ibargainen; B plana, bibliotekako Ikasle gela.

    • Maite Gonzalez eta Josu Ibarguren. Arizmendienean; B plana, udaletxeko pleno aretoan.

    • Naroa Zabaleta eta Dani Picazo. Hipatiaren Lorategian; B plana, Elizalde/Haurtzaron.

Irailak 9, larunbata

  • Poesia Eguna. Gaia: Plazera. 11:00etan hasita. Altzibarreko bidegorriko soroan. B plana, Iturriozko frontoia. Sarrera librea.
  • Sortzaile eta artezaleen bazkaria. 14:00etan, Bazkun Zahar elkartean.
  • Ana Galarraga eta Petti: Frankenstein agurgarria. 18:00etan, Arizmendienean; B plana, udaletxeko pleno aretoan. Sarrera librea.

Irailak 10, igandea

  • Sortzaile eta artisauen azoka. Eliza inguruan, 10:00etatik 14:30era; B plana, Kontzejupean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.