Killirikupek ikasturtea aurkeztuko du irailaren 28an

2023-24 ikasturtean lau gai aztertuko dituztela aurreratu dute, feminismoan erreferente diren egileen lanak irakurriz.

Killirikupe Iazko ahalduntze eskolan ibili zen taldearen talde-argazkia (Arg.: Wikipedia).

Killirikupe Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskolak 2023-24 ikasturtea aurkeztuko du irailaren 28an (osteguna da).

Manuel Lekuona bibliotekan emango dute aurtengo ikasturtearen nondik norakoen berri. 18:00etan hasiko da aurkezpen-ekitaldia.

Aurreratu dutenez, ostegunero elkartuko dira, urriaren 5ean hasi eta martxo bukaeraraino. Ordu eta erdiko iraupena izango du saio bakoitzak, 17:00etatik 18:30era.

Ohi bezala, feminista erreferentzialen testuak irakurriko dituzte ikasturtean zehar. Haietako batzuen berri eman dute: Ursula K. Le Guin, Silvia Federici, Maria Milagros Rivera Garretas…

Lau gai landuko dituzte Killirikuperen aurtengo ikasturtean. Honakoak izango dira:

  • Zer egin zainketekin: amatasuna zainketa moduan eta etorkizunerako gida.
  • Hizkuntza matxista eta alternatibak erabilera linguistikoa patriarkaletik aldentzeko.
  • Osasunaren eta generoaren azterketa. Ikuspegi antropologikoaren eta feministaren abantailak.
  • Zahartzaroa. Zein gazteri bururatzen zaio bere zahartzaroko irudia imajinatzea?
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.