Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKultura
MANU ETXARRI SISTIAGA. Xantixa Elkarteko kidea.

«Teknoa kultura da, eta merezi duen lekua egin nahi diogu herrian»

Urtebete egin du elkarte sanjuandarrak Oarsoaldeko Elektronika Topaketa prestatzen. Elektronikari buruzko aurreiritziak apurtu eta ondare kulturalari aintzatespena egingo diote gaur. Bihar, saio praktikoa.

Ezker-eskuin, Manu Etxarri Sistiaga, Oier Perez Mancisidor eta Ander Garayar Ollokiegi. Atzean, Juanba Berasategi aretoa.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/09/01

Oarsoaldeko lehen Elektronika Topaketa egingo dute gaur eta bihar Donibaneko Juanba Berasategin, Xantixa elkarteak antolatuta. Gaur, 18:00etatik 20:00etara, musika elektronikoan eta, bereziki, tekno estiloan sakontzeko tailer irekia egingo dute. Bihar, bertan ikasitakoak praktikan jarriko dituzte. 18:00etatik aurrera, eskualdeko DJek bat egingo dute kultur aretoa eztandarazteko.

Prestaturikoaz jardun da Manu Etxarri Sistiaga, Xantixa elkarte antolatzaileko kidea.

Nola jaio zen ideia?
Xantixan 2011tik jartzen dugu txosna San Juanen, eta udaro ekarri izan ditugu, gutxienez gau batean edo bitan, DJak txosnara, bai tekno, tech-house edo bi estiloetako musika pintxatzen dutenak. Pentsatu genuen hamar urte eta gero, nahiz eta orain hamabi-edo liratekeen [barrez], zerbait berezia egitea herrian. Kutsu kulturala eman nahi genion, eta jendeari erakutsi, dibulgazioaren bitartez, teknoa ez dela soilik parranda.

Dibulgaziorako saio hori gaur bertan izango da, 18:00etan, Juanba Berasategin. Zer aurrera daiteke?
Tekno eta musika elektronikoarekin interesa duen edonori dago zuzendua. Baita DJ munduan hasten ari diren edo horrekin interesa duten gazteei, nozio oinarrizko batzuk irakatsiko baitira.

Batez ere tekno generoa ukituko dugu. Topaketaren helburua, orokorrean, musika elektronikoaren genero ezberdinak ukitzen joatea izango baita, eta aurten teknoa hartu dugu ardatz. Hurrengo ekitaldietan beste asko izan daitezke.

Eta bihar, festa. Egitarauan sartu baino lehen: zergatik Juanba Berasategin?
Batez ere, eskaintzen duen soinu akustikagatik, zinema areto bat baita. Eta bestela, jai hau egiteko izango genukeen beste aukera San Juango frontoia litzateke, edo kalea, eta hor intsonorizazioa ez da batere ona. Eta batez ere, musika honetan, estetikari eta soinu edo akustikari ere garrantzi handia ematen zaio, eta zentzu horretan nahiago izan dugu aretoa erabiltzea. Batez ere, artistari ematen zaion harrera eta giroa ere bestelakoa delako: hor badugu kamerino bat, komunak… Beste profesionaltasun bat.

Frontoi batean intsonorizazioa egitea, zaila baino, desastre hutsa izan daiteke. Lan tekniko izugarria eskatzen du, ez badituzu paretak estaltzen forro akustiko eta halakoekin, soinuak asko errebotatzen du eta kalitatea ez da batere ona.

Horrez gain, bizilagunak ere badaude. Areto itxi bat denez, guri ere beste lasaitasun bat ematen digu jakiteak ez garela inoren atsedena zapuzten ari. Gainera, musika hau gustatzen ez bazaizu, erritmo hori astuna egin daiteke.

Oarsogroove DJ eta produktore kolektiboa izango da lehenengo gonbidatua. Zu horren parte ere bazara, ezta?
Bai, kolektibo berri bat sortu dugu. Azkenean, inguruan aspalditik gabiltza DJak deitzen jaietan txosnetarako, eta elkar deitzen genuen. Donibanen, San Pedro, Antxo edo Lezoko DJei deitzen genien, eta alderantziz.

Kolektiboa sortzeko ideia sortu zen, eta jendeak baiezkoa eman zuen. DJez aparte baditugu laguntzaileak, barran egon ohi direnak, teknikari bezala, produktore bezala… Guztira 11 gara.

Lehen erdi-topaketa, talde bezala, Txerrimuñon egin genuen, Lezoko mendekosteetan. Ez ginen Oarsogrooveko DJ guztiak, baina asko bai, eta hori izan zen hazia. Gutako bati Lobato Etxeko musika ekipoaren zati bat eskaini zioten, eta hori erostea erabaki genuen.

Oarsogroovekoen ondoren, zer?
Arratsaldean, Oarsogrooveko Lasa, Garinbo, Hodax eta Pattor izango dira musika jartzen, tech-house generoarekin. 21:00etatik aurrera, lau DJ independente eta Oarsogrooveko beste bi izango gara: ni neu eta Ander Garayar. Berak Pagoan-eta egoiliar bezala urteak eman ditu, eta biok egingo ditugu irekiera eta itxiera. Biniloekin pintxatuko dugu, jende gutxik egiten ditu gaur egun saioak horrela, eta uste dugu berezia izango dela.

Gainera, kultur kutsua eman nahi genionez, momentuan GoPro bat egongo da eskuekin egiten duguna grabatzen, eta hori zuzenean emango da aretoan dagoen pantailan, proiektoreari esker. Horrela ere, aurreko egunean, ostiralean, tailerrean irakatsitakoa eta ikusitakoa aplikatzen ikusiko dute etorri direnek.

Horrez gain, Hondarribian urte askoan pintxatzen ibili den Marco Ferrer sanjuandarra ekarriko dugu, Truk aretoan 20 urtez egoiliar bezala aritu dena. Baita Urtzi KL ere, inguruan, Oiartzunen, Pagoan… oso ezaguna dena. Eneko Pascua errenteriarra da Future Tragedy. Hamar urtez musika munduan murgilduta aritu ondoren, arte plastikoetan zentratu zen gehienbat, baina musika elektronikoa alde batera utzi gabe. Gonbidapena bota nion, eta ilusioz hartu zuen remember bat egiteko aukera.

Gonbidapenik behar da?
Ez, irekia izango dira bai gaurko tailerra bai biharko festa ere. Hau lehen edizioa izango da, baina espero dugu etorkizunean gehiago etorriko direla, eta ea lortzen dugun elektronikaren munduari duen kutsu kulturala aitortzea. Aurreiritzi txar asko daude musika honen inguruan, 1980ko hamarkadan punkak izan zuen bezala, eta gaur egun kulturatzat dugu. Hemendik kanpo teknoa ere kultura da, eta merezi duen lekua egin nahi diogu baita herrian ere.

Hortaz, gazte eta beti-gazte guztiei gonbidapena, musika honekin gorputzak mugitzera hurbil daitezen!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.