Gaur ikusi du argia Lide Hernandoren azken proiektuaren bigarren abestiak. Oarsoaldeko hainbat txokotan hartu du lur produkzioak.
Udako oporraldiaren ostean, indarberrituta dator Gaztañoko auzo lokala. Azken bost urteetako lan ildoari jarraituta, hainbat ikastaro egingo dituzte, baita hitzaldi interesgarriak antolatzen jarraitu ere.
Urtebete egin du elkarte sanjuandarrak Oarsoaldeko Elektronika Topaketa prestatzen. Elektronikari buruzko aurreiritziak apurtu eta ondare kulturalari aintzatespena egingo diote gaur. Bihar, saio praktikoa.
Janus Lester taldeko Jokin Pinatxok, Kukai dantzak, eta Orereta Ikastolaren komunitateak parte hartu dute 'Erriola' kantaren bideokliparen grabaketan.
Herriko gazte sortzaile batek mamitutako antzezlana gaur eta bihar taularatuko dute Landetxen. Uda osoa daramate prestatzen hemezortzi lagunek, eta herriari eskainiko diote.
Hamabost urteko ibilbidea dauka atzean marrazkilari eta grabatzaile irundarrak. Musikarientzako egindako enkarguak dira beharbada bere lan ezagunenak, baina beste mila bide irekita ditu.
Hibaikako zaleek Marea beltza egingo dute igandean emakumeen eskifaia animatzera joateko Donostiara. Zita 08:30ean egin dute Herriko plazan.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak sustatuta, odola emateko aukera izango da asteartean, hilaren 5ean, Merkatuzarren.
Berrogei makina berri jartzeaz gain, lurzoru berezia eta paretak margotu dituzte ere. Orotara, 177.000 euroko inbertsioa egin dute.
Oarsoaldeko lau udalek bat egin dute herritar etorkinek euskarara hurbildu eta herrietako bizitzetan murgiltzeko aukera izan dezaten. Kanpaina hilaren 30era arte luzatuko dute.
Xenpelar Tailerren 2023-2024 ikasturteko matrikulazio kanpaina datorren astelehenean abiatuko da. Aurten, tailerren 50. urteurrena ospatuko dute, eta eskaintza zabala eskainiko diete herritarrei.