Trikitixa edota panderoa ikasteko aukera Auntxa Trikitixa Eskolan

Aurten ere trikitixa eta panderoa ikasteko aukera izango da Oiartzunen, eta saioetan parte hartzeko izen ematea ireki dute.

auntxa trikitixa 2023

Auntxa Trikitixa eskolako kideak Irunen egindako emanaldi batean.

Ikasturte hasierarekin batera, Oiartzungo Auntxa Trikitixa Eskolak ere hasiko du kurtsoa. Trikitixa eta panderoa  ikasteko aukera emango dute aurten ere. Sei urteko haurrengandik hasita, adin orotako kideek hartu ahal izango dute parte.

Elizalde Herri Eskolan egingo diren saioetan, metodo ezberdinak erabiliz, astean zehar ordu beteko klaseak emango dituzte; gainera, taldekako saio bereziak ere antolatuko dituzte emanaldiak prestatzeko. 

Trikitixa edota panderoa nola jo ikasi nahi izanez gero, izen ematea 943 618 839 telefonoan edo e-posta bidez egin daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.