Hauteskunde prozesua zabaldu dute Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkartean
Hilaren 20ra arte aurkez daitezke hautagaitzak. Zerrenda bat baino gehiago aurkeztuko balitz, hauteskundeen eguna ezarriko dute egin horretan.
Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak abian du hauteskunde prozesua. Azken hilabeteetan, behin-behineko batzorde bat arduratu da elkartearen egitekoak bideratzeaz. Prozesuaren helburua, beraz, behin betiko zuzendaritza batzordea eratzea da.
Abuztuaren 16an prozesuaren behin betiko egutegia eta hautesleen errolda publiko egin zituzten. Hilabete horretako 20an, berriz, zabaldu zen hautagaitzak aurkezteko epea, hilaren 15era arte zabalik izango dena.
Irailaren 20an bi gauza gerta daitezke: hautagaien zerrenda bakarra aurkeztuko balitz, hura aldarrikatuko lukete kirol elkartearen gidaritza hartzeko. Zerrenda bat baino gehiago balego, ordea, hauteskundeak egiteko eguna ezarriko lukete.
Elkartekideek adierazi dute informazioa nahi dutenek, haien egoitzatik pasa daitezkeela.