2023/9/5

Josetxo Etxandi Oroitaldia fase beroan sartu da

Atzo eta gaur federatuen kategoriako hainbat finalerdi Koldobike Gezala pilotalekuan. Federatuen finalak hilaren 14an jokatuko dituzte.

Pasaiako euskaltegien matrikulazioa

Pasaian euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabaldu dute

Udal Euskaltegiak eta Txirrita AEK Euskaltegiak matrikulazioak ireki dituzte, eta Udalak diru laguntzak emango dizkie parte-hartzaileei.

gurutzeko festak

Gurutzen datorren asteburuan ospatuko dituzte festak

Ostiral arratsean hasiko dira festak, eta auzotarren afaria izango da ekitaldi nagusia. Larunbatean, herriko taldeen kontzertuak, frontoian.

SOS Arrazakeria Errenteria

Gazte migratzaileentzat tailerrak egingo ditu SOS arrazakeriakek

Migratzaile gazteentzat enplegua mugikor bidez nola topatu ikasteko tailerrak egingo dituzte Orereta-Errenterian.

hiru binaka 2022

Hiru Binaka-rako sarrerak, Landetxen eskuragarri

Ostiralean hiru artista bikotek beraien kolaborazioak erakutsiko dituzte. Doakoa izango da sarrera, baina eskuratu egin behar da, antolakuntza errazteko.

Plata Itsasargirako bidea

Hasi dira Pasaiako Platako itsasargirako bidea berritzeko lanak

Denboraren ondorioz hondaturiko itsasargirako bidea konpontzeko lanak hasi dituzte gaur, eta hilaren 8an amaituko dituztela aurreikusi dute.

Hauteskunde prozesua zabaldu dute Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkartean

Hilaren 20ra arte aurkez daitezke hautagaitzak. Zerrenda bat baino gehiago aurkeztuko balitz, hauteskundeen eguna ezarriko dute egin horretan.

Izena emateko epea zabalik Lezoko Arkirun Pilota Eskolan

Hilaren 18an hasiko dituzte Gazte Mailakoek entrenamenduak, eta benjaminek nahiz kimuek urriaren 3an.

Pasaiako herritarrentzat arreta zuzeneko saioak bihartik aurrera

Hilaren 6tik aurrera, hilabetero lehen eta hirugarren asteazkenean, Pasaiako alkateordeek herritarrentzako arreta saioak egingo dituzte.

Gehiago