Gurutzen datorren asteburuan ospatuko dituzte festak

Ostiral arratsean hasiko dira festak, eta auzotarren afaria izango da ekitaldi nagusia. Larunbatean, herriko taldeen kontzertuak, frontoian.

gurutzeko festak Auzotarren otorduak izango dira ekitaldi nagusietako batzuk.

Auzoko festen ibilbidean bi geltoki besterik ez dira gelditzen: Gurutze eta Ugaldetxo. Datorren asteburuan ospatuko dituzte gurutzetarrek auzoko festak.

Ostiral arratsean eta larunbatean kontzentratuko dituzte ekitaldiak.

Egitaraua

Hilak 8, ostirala

  • 19:30ean: Festen hasiera.
  • 20:00etan: Elkarretaratzea.
  • 21:00etan: Afaria. Norberak eraman behar du janaria.
  • 22:00etan: XLII. Truk Txapelketa. Bizardia elkartean.

Hilak 9, larunbata

  • 11:00etan: II. Sagardo Lehiaketa.
  • 11:30ean: XII. Tortilla Lehiaketa.
  • 12:00etan: Erraldoi txikien kalejira.
  • 14:00etan: Auzotarren bazkaria.
  • 14:00etan: Auzoko erretiratuen bazkaria. Gurutze Berri jatetxean. Izen ematea: 606 639 096 edo 669 776 telefono zenbakietara deituta. Izena emateko azkeneko eguna, hilak 6, asteazkena.
  • 17:00etan: I. Pin-pon Txapelketa.
  • 18:00etan: Betiko jolasen Olinpiadak.
  • 21:00etan: Afaria. Janaria norberak eramanda.
  • 22:00etan: Herriko taldeen kontzertuak:
    • Belamobb.
    • Hapenin.
    • ProtoKadaver.
    • Dantzall Sound eta MXK3R.

Larunbat gauean Xorrola zerbitzua egongo da, estreinakoz auzoko festa batzuetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.