Pasaiako herritarrentzat arreta zuzeneko saioak bihartik aurrera
Hilaren 6tik aurrera, hilabetero lehen eta hirugarren asteazkenean, Pasaiako alkateordeek herritarrentzako arreta saioak egingo dituzte.
Pasaiako lau barrutietako alkateordeak datorren asteazkenetik, hilaren 6tik, aurrera hasiko dira herritarrentzako arreta zuzeneko saioak eskaintzen. Saio hauek hilabetero izango dira, lehen eta hirugarren asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitarte. Donibanen, Aintzane Tabernak udaletxean egingo ditu saioak San Pedron, Miguel Mari Torreak eta Trintxerpen, Iraitz Pazosek herriko alkateordetzetan, eta Antxon, aldiz, Mikel Garciak anbulatorio zaharrean.
Herritarrek ez dute aurretik hitzordurik hartu beharko, eta bertan, haien barrutian sortzen diren arazoen berri emateko aukera izango dute.