Hasi dira Pasaiako Platako itsasargirako bidea berritzeko lanak
Denboraren ondorioz hondaturiko itsasargirako bidea konpontzeko lanak hasi dituzte gaur, eta hilaren 8an amaituko dituztela aurreikusi dute.
Gaur hasi ditu Pasaiako Portu Agintaritzak Platako itsasargirako sarbidea berritzeko lanak. Orain arte berritu gabe zegoen bidearen kilometro bateko zatia asfaltatuko dute, bizilagunek zein bisitariek erabiltzen duten bidea konponduz.
Egokitzapen prozesuak irauten duten bitartean ibilgailuentzat eta oinezkoentzat bidea moztuta izano da. Lanak hilaren 8rako, ostiralerako, amaituko dituztela aurreikusi dute.