Gazte migratzaileentzat tailerrak egingo ditu SOS arrazakeriakek
Migratzaile gazteentzat enplegua mugikor bidez nola topatu ikasteko tailerrak egingo dituzte Orereta-Errenterian.
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak hemezortzi eta hogeita hamabost urte bitarteko migratzaileentzat prestakuntza-tailer bat egitea aurreikusi du. Zortzi orduko tailerra izango da, bi egunetan banatua: hilaren 25ean lehena eta 26ean bigarrena. Orereta-Errenterian dagoen SOS Arrazakeriaren bulegoan, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, elkartuko dira.
Elkarteak azaldu du tailer honen bidez, parte-hartzaileek enplegua bilatzeko aplikazio desberdinetako tresnarik oinarrizkoenak ikasiko dituztela: parte-hartzaileei profilak sortzen, CVa eransten, aurkezpen-gutunak egiten, lan-eskaintzak iragazten eta abar lagunduko diete.
“Gazte Migratzaileak Gizarteratzeko Lan Aukerak” programaren barruan kokatutako tailer horietan parte hartu nahi izanez gero, izena eman dezakete 631 56 25 34 zenbakira whatsapp bat idatzita hilaren 22a baino lehen.