Aparkalekuarekin dituzten aferak salatuko dituzte bihar Trintxerpen

Bihar, 19:30ean, Trintxerpeko Gernika plazan elkartuko dira arazoaren inguruan asanblada eta manifestazioa egiteko.

Abuztu hasieran Trintxerpeko herritar talde batek sinadura bilketa hasi zuen aparkaleku arazoengatik. 1214 sinadura biltzea lortu dute, eta bihar asanblada eta manifestazioa deitu dituzte 19:30ean Trintxerpeko Gernika plazan.

Adinberri eraikinaren lanek aparkalekuan arazoak ekarri dizkietela salatzeko asmoz elkartuko dira bihar. Gainera, lanetan inplikaturik dauden erakundeak bildu eta irtenbide bat topatzea ere eskatuko dute, haien hitzetan arazoa orokorra da, egoiliar txartela dutenei, ez dutenei, langileei, bisitariei, merkatariei eta abar eragiten baitie. Azpimarratzen dute aparkalekuaren afera ez dela berria, batez ere Trintxerpe eta San Pedroko herritarrentzat, 20 urte inguru daramatzate eta.

Eskakizunak entzun daitezen irtengo dira bihar kalera, eta horrez gain, bildutako emaitzak bihar eramango dituzte beharrezko instituzioetara: Pasaiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Pasaiako Portura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.