Mintzalaguna programan izena eman daiteke

Arduradunek gogora ekarri dute Mintzalagun talde bakoitzak erabakitzen duela erritmoa, «noiz hasi eta nola».

Mintzodromoa Errenteria-Oreretan.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak jakinarazi duenez, zabalik da Mintzalaguna programan izena emateko epea. Hilabete honetan eta urtarrilean egiten ditu Lau Haizetarak izena emateko kanpainak, baina izena emateko epea ez duela ixten jakinarazi du topaguneak. Mintzalaguna programan izena ematea doakoa da.

Arduradunek gogora ekarri dute Mintzalagun talde bakoitzak erabakitzen duela erritmoa, «noiz hasi eta nola». Izena eman nahi dutenek, mintzalagun edo mintzalaguntzaile izan hemen klik eginda galdetegia bete dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.