Ipuin kontaketa familian saioak berriro abian

Larunbatean hasiko dira Lekuona Fabrikako plaza txikian. Saioak doakoak dira.

Lur Kortak dinamizatuko du larunbateko saioa eta programaren beste asko ere.

Ipuin kontaketa familian saioei ekingo diete larunbatean. Lekuona Fabrika Udal bibliotekak hilean behin doan eskaintzen ditu saio horiek Lekuona Fabrikaren plaza txikian —lehenengo solairuan—. 2 eta 5 urte arteko haurrek euskaraz ipuinekin gozatzeko aukera paregabea izango dute, hainbat dinamizatzaileren eskutik. Helburua, etxeko txikienak literaturaz gozatzen hastea da.

Larunbateko saioa 11:30ean hasiko da, eta 45 minutuko iraupena izango du. Lur Kortak gidatuko du. Hortik aurrera, hilean behin egingo dira saioak. Parte hartzeko ez da izena eman behar, parte hartzea librea baita aretoaren edukiera bete arte, eta haurrek heldu baten laguntzaz hartu behar dute parte.

Ipuin Kontaketa Familia saioen egutegia

  • Hilak 9—Lur Korta
  • Urriak 7—Lur Korta
  • Azaroak 4—Saioa Aizpurua
  • Abenduak 2—Amaia Puin

2024 urtekoak

  • Urtarrilak 13—Lur Korta
  • Otsailak 3—Lur Korta
  • Martxoak 2— Izaskun Mujika
  • Apirilak 13—Lur Usabiaga
  • Maiatzak 4—Lur Korta
  • Ekainak 1—Lur Korta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.