Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Oarsoaldeko AEK-k euskara hurbilarazi nahi die ikasleei, "urrun iristeko"

Oiartzungo egoitza berriaren kanpoaldean aurkeztu dute 2023-24 ikasturtearen matrikulazio-kanpaina. Ikasleek "eskaintza egokia" izango dutela iragarri dute.

oarsoaldeko aek matrikulazio kanpaina 2023 Oarsoaldeko AEK-ko irakasleak gaurko aurkezpenean, Oiartzungo Hizkuntza Normalizazioko zinegotzi eta teknikariarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oarsoaldea
2023/09/07

Oarsoaldeko AEK-k gaur aurkeztu du 2023-24 ikasturteko eskaintza. Oiartzungo Landetxe eraikinaren kanpoaldean egin dute; izan ere, bertan du egoitza berria herriko euskaltegiak. Oiartzungo Udaleko ordezkariak izan dituzte lagun.

AEK-ren lau euskaltegi daude eskualdean: Oiartzungo Intxixu AEK; Lezoko Oroitzene AEK; Errenteria-Oreretako Xenpelar AEK; eta Pasaiako Txirrita AEK.

Ikasleek “eskaintza egokia” aurkituko dutela ziurtatu dute euskaltegietako ordezkariek. Eskaintza hori zerrendatu dute: euskalduntze-ikastaroak; mailak egiaztatzekoak; C2; autoikaskuntza; merkatarientzako eta gurasoentzako ikastaroak; langabetuentzako trinkoak; mintza-taldeak; Mintzalaguna egitasmoak; eskualdeko irakasleentzako formakuntza; C1 mailako azterketak prestatzeko eskolak ikastetxeetan…

Urtero bezala, gainera, matrikularen kostuari aurre egiteko diru-laguntzak izango dira nabarmendu dute, ikasleek asistentzia ona badute.

53 talde iaz

Pasa den ikasturtean 53 talde aritu ziren euskara ikasten edo hobetzen Oarsoaldeko lau euskaltegietan, 25 irakaslerekin. Horretaz gain, hainbat ikaslek autoikaskuntzaren bidea hartu zuten, eta udan bost talde trinko aritu dira HABEren urriko azterketak prestatzen.

Eskolaz kanpoko ekintzak ere batu behar zaizkie: euskaltegietako afariak, Mintzagun tailerrak, AEKren liburu eskaintza, Errigora… “Ikasleei ekintza erakargarriak eskainiko dizkiegu ikasturtea hasten denean”, iragarri dute.

Lau udalerrietako herritarrak euskara ikastera, dakitena hobetzera eta euskara erabiltzera gonbidatu dituzte.

Euskara hurbil, zu urrun heltzeko

AEK-k aurtengo matrikulazio-kanpainaren leloa aurkeztu du: Euskara hurbil, zu urrun heltzeko. “Izan ere”, azaldu dute, “ikasleen ondoan gaude, daukagun onena eskainiko diegu haiek euskara ikasteko eta euskarak zabalduko dizkien ateen bidez, urrun helduko dira”.

Euskara etxeko eta lagun arteko harremanetan erabiltzeko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari diren euskara-maila ezagutzeko eta beste hainbat gauzetarako balio duela nabarmendu dute. “AEKn aukera ugari dituzue”, berretsi dute, eta “eskarmentu handiko” lantaldea zain dagoela adierazi.

Horrez gain, AEK-k aurtengo ikasturtean erronka duela gogorarazi dute: 23. Korrika. “Ezinbesteko hitzordu horretan ere, nola ez, buru-belarri murgilduko gara AEKkideok”.

Kontaktua eta iraileko bulego-ordutegia

  • Xenpelar AEK euskaltegia (Errenteria-Orereta). Biteri kalea 30, 1. pisua. Telefono zenbakiak: 607 56 92 00 eta 943 34 02 33. Posta elektronikoa. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 17:00-20:00.
  • Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun). Aialde kalea 2, Fermiñene Etxea 1. Telefono zenbakiak: 607 53 42 63 eta 943 49 39 57. Posta elektronikoa. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 17:00-20:00.
  • Txirrita AEK euskaltegia (Pasaia). Zumalakarregi kalea 9. Telefono zenbakiak: 607 54 53 81 eta 943 52 55 45. Posta elektronikoa. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 17:00-20:00.
  • Oroitzene AEK euskaltegia (Lezo). Donibane kalea 12, atzealdea. Telefono zenbakiak: 607 59 88 71 eta 943 51 91 44. Posta elektronikoa. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.