Udako igerilekuarekin gozatzeko azken egunak dira
Datorren igandea izango da igerilekua irekita egongo den azkeneko eguna. Egun horretan ere ohiko ordutegian egongo da irekita.
Uda azken egunetan da, eta urtaroari dagokion eguraldia ari du. Beroaren kontrako erremediorik onenetako bat da ur freskoan bainatzea.
Oiartzuarrek —eta bisitariek— azkeneko egunak izango dituzte udako igerilekuetara joan eta hura aprobetxatzeko.
Hiru hilabete irekita egon ondoren, datorren igandean —hilak 10— itxiko dituzte igerilekuak. Ohiko ordutegian egongo da irekita, 11:00etatik 20:00etara.