Atzo Trintxerpeko bizilagunak kalera atera ziren
Adinberri eraikinaren lanek eragindako aparkaleku arazoaren aurka kalera irten ziren Trintxerpe eta San Pedroko bizilagunak.
Adinberri eraikinaren lanek aparkalekuan arazoak ekarri dizkietela salatzeko asmoz elkartu ziren atzo Trintxerpeko bizilagunak. Ehun bat kide elkartu ziren Gernika plazan, eta asanblada bidez erabaki zuten zein izango ziren hurrengo pausuak.
Elkarretaratzean parte hartu zuten kideetako batek, Ander Souzak, azaldu du bertan manifestazioarekin aurrera jarraitzea erabaki zutela, eta ondoren, irakurketa bat egin zutela, 198 plazako behin-behineko aparkalekua nahikoa ez dela salatzeko.