[Bideoa] Hibaikak Kontxan nahi ditu zaleak
Marea beltza aurreko igandean bezala Herriko Plazan elkartuko da 08:30ean elkarrekin Donostiara joateko Hibaikako emakumeak animatzera.
Gogorretik aritu zen Hibaikaren emakumeen tripulazioa Kontxako lehen jardunaldian. Lanak eman ditu fruituak eta bosgarren postuan kokatzea lortu zuen Hondarribiren aurretik. Igandean, Kontxaren bigarren jardunaldian ere dena emango dute errenteriarrek aurreko asteburuan lortutakoari eusteko eta Hondarribiaren aurretik sailkatzeko.
Hori dute helburu, baina batez ere estropadan gozatzea.
Aurreko igandeari begira egin moduan, honetarako ere zaleek marea beltza antolatu dute. Hibaikaren elastikoak eta zapiak soinean, edota jantzi beltza eta gorriak dituztela azaltzeko eskatu dute. Hitzordua 08:30ean egin dute Herriko Plazan, bertatik denak batera abiatzeko Donostiara arraunlariak animatzera.
Marea beltzera deitzen bideoa zabaldu dute Hibaikako zaleek.