Gizon bat hil da etxean izandako sutean
52 urte ditu hildako gizonak. Herriko Plazako etxebizitza batean izan da; ikerketa hasi du Ertzaintzak sutea zerk eragin duen argitzeko.
Gizon bat hil da etxean izandako sutean. Gizon bat hil zen atzo bizilekuan izandako sutearen ondorioz. Herriko Plazako eraikin batean izan zen sutea, eta hildakoa 52 urteko gizonezko bat da. Atzo arratsaldez izan zen sutea, zortziak aldera Segurtasun Sailak zabaldu duen informazioaren arabera, eta suhiltzaileek gizona etxetik atera bazuten ere, osasun zerbitzuek ezin izan zuten hura suspertu.
Abisua jaso zuten larrialdietako zerbitzuek Herriko plazako etxebizitza eraikin bateko teilatutik kea ateratzen zela esanez. Bertaratuta, eraikina eta plaza hustu zituzten segurtasunagatik.
Ertzaintzak ikerketa hasi du sutea zerk eragin duen argitzeko.
