Idi-demen Kintopeko bigarren txapelketa egingo dute hurrengo asteburuan
Idi-demen txapelketa hiru egunetan egingo dute. Hamar idi bikotek hartuko dute parte Gipuzkoarako puntuagarria den probetan.
Idi-demen Kintopeko Txapelketa bigarren aldiz egingo dute, hurrengo asteburuan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da.
Hiru arratsetan egingo dituzte probak: hilaren 15ekoan, 16koan eta 18koan (ostirala, larunbata eta astelehena dira). Hirurak hilerriaren ondoko probalekuan izango dira.
Hamar idi-parek hartuko dute parte; hiruna arituko dira lehen bi egunetan, eta lau azkenekoan. Honakoa izango da proben egitaraua, idi pareek eta itzainek osatutako talde parte-hartzaileekin.
Ostirala, hilak 15 (21:00etan)
- Iruña Erretegia.
- Olazar Eraikuntza.
- Isidro Erretegia.
Larunbata, hilak 16 (21:00etan)
- Andrakas.
- Roberto Usuaistegi.
- Korta.
Astelehena, hilak 18 (20:00etan)
- Soarte.
- Oliden.
- Igone Pagadizabal.
- Zornotza.
Kintopeko Txapelketa antolatzen dutenak Baserritarren Eguneko idi-demak prestatzen dituzten berberak direla jakinarazi dute.