Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Papresaren jardunak inguruan duen eragina murrizteko neurriak proposatuko ditu Errenteria Osasunak

Alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatu du Errenteria Osasuna plataformak, Papresaren jardueraren eta horrek osasunean eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarrien azterketa integrala egiteko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/09/08

Eguzki taldeak alegazioak egoki prestatzeko nahikoa denbora bermatu dezan eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari. Papresaren jardunari lotuta dator eskaera.Atzo eman zuen horren berri, komunikabideetara helarazitako prentsa ohar bidez. Bide beretik egin ditu adierazpenak gaur Errenteria Osasuna plataformak, eta horrek ere, alegazioak aurkezteko epea luzatzeko eskatu du horiek egoki prestatzeko aukera bermatzeko.

Errenteriarrek Papresako instalazioetan azken urte hauetan hainbat obra ikusi dituztela dio plataformak, “obra horiek nabarmen aldatu dituzte bere jardueraren alderdi jakin batzuk, eta eragozpen gehiago sortu dituzte, hala nola, zaratak, usainak eta trafikoa”.

Gabierrotako auzo elkarteak, Etxe Berriak eta Olibeteko auzo elkarteek eta Eguzki taldeak osatzen dute orain bi hilabete jendaurrera aurkeztu zuten plataforma; Papresak egindako obra horiei ezarri zaien “zorroztasun administratiboaren” gaineko zalantza azaldu du, “izan ere, aurretik egindako beste obra batzuekin batera, 2008an sortutako ingurumen baimen integratu baten berrikuspen partzialen bidez gauzatzen ziren. Horri guztiari esker, Papresak saihestu egiten zuen baimen berri bat izapidetzea eta, ondorioz, bere instalazioetan egin dituen aldaketa garrantzitsuen ingurumen inpaktuaren azterketa egitea”.

Zalantza horiekin bat datorrela udala dio plataformak prentsa oharrean, “Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio komeni dela aldaketak behar bezala erregularizatzea”.

Papresak instalatu duen biogas galdara misto baten harira, Eusko Jaurlaritzak aurretik egindako obrekin batera, proiektu hori ere izapidetzea eskatu diola azaldu du plataformak, “dagokion ingurumen inpaktuaren azterlanarekin. Errenteria Osasunetik tramitazio berriak zabaltzen duen aukera baliatu nahi dugu Papresaren jardueraren eta horrek osasunean eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarrien azterketa integrala egiteko”. Taldearen iritzi, aukera hori “ukatu” egin zaie aurreko izapideetan, “behar bezala justifikatu gabe”. Horrekin lotuta, salatu egin du plataformak herritarren iritziei eskaintzen  zaien “arreta eskasa, Errenteriaren bizi kalitatean eta osasunean eragin larri duen gai baten inguruan, udalerriko hirigunean bertan dagoen paper fabrika baten inguruan”.

Horren adibide jarri ditu informazioa “ia kasualitatez” iritsi izana, “inork ez baitu gurekin partekatu, ohiko komunikazio formalaz gain”. Horri, alegazioak eta oharrak egiteko legezko epeak murritzak direla ere salatu du, “dokumentazioaren konplexutasuna eta tamaina kontuan hartuta ez dira nahikoak guretzat”. Azkenik, epeak aipatu ditu plataformak, izan ere uda partean jarri dute espedientea jende aurrean, “parte hartze publikoa sustatu eta bermatzeko ez dira datarik egokienak”.

Hala ere ahalegina egingo dutela ziurtatu du plataformak, Papresaren jardueraren eragina murrizten lagunduko duten neurriak identifikatu eta proposatzen saiatuko direla, “aldez aurretik, espedientea jendaurrean izateko epea luzatzeko eskatuko dugu egoki aztertzeko aukera bermatzeko”.

Erlazionatutako edukiaEguzkik alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatu du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.