Pasaia Kayak taldea, itsas kayakeko Espainiako Txapelketara
Asteburuan, Espainiako Txapelketan arituko da Pasaia Kayak, eta Deniako uretan emaitza onak lortzea espero dute.
Itsas kayakeko Espainiako Txapelketa jokatuko da asteburuan Deniako uretan, eta bertan izango a Pasaia Kayak taldeko kideak. Aitortu dute, espero dutela Espainiako Kopako azken bi probetan, Tarragonan eta Candasen, lortutako emaitza bikainen neurrian aritzea.
Talde pasaitarrak azken orduko baja garrantzitsuak izan baditu ere, zenbait kategoriatan dominen lehian sartzeko aukera dutela azaldu du taldeak eta hori dutela helburu. Kategoria nagusiei dagokienez, Iker Lizasok, lehia indibidualean, azkeneko saioan lortutako laugarren postua hobetzea du muga eta K-2 mistoen proban, Maialen Vitoriarekin batera, faboritoen artean dago. Lander Rodriguez sanpedrotarra ere faboritoen artean kokatu da, master kategoriako bere adin tartean, garaipena lortu baitzuen Tarragonan zein Candasen.
Beste kategoria batzuetan ere emaitza onak lortzeko aukerak dituztela aitortu du talde Pasaiarrak, eta asteburuan dominekin etxeratzea espero dutela.