Itxialdi teknikoa Altzate igerilekuan
Astelehenetik hilaren 24ra arteko epean mantenu eta hobetze lanak egingo dituzte herriko igerilekuan. Alternatiba eskaini du udalak.
Urteroko mantenu eta hobetze lanak egiteko, Altzate igerilekua itxita izanen da hilaren 11ti (astelehenetik) 24ra. Hala jakinarazi du Lezoko Udalak. Beraz, itxierarekin batera, udako aroa bukatutzat emango dute herriko aisia eta kirol azpiegituran.
Igerian egin nahi duten lezoarrek eta instalazioko bazkideek, ordea, badute alternatiba: Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute.