Gazte eta nerabeentzako aisia aukeretan lan egiteko, lan poltsa zabaldu dute
Kuadrillategi, Faktoria edo ludoteketan lan egiteko poltsa zabaldu du Ttakun Kultur Elkarteak. Curriculumak bidaltzeko aukera, udalaren webgunean.
Lezoko Kuadrillategin, Faktorian, edo ludoteketan lan egin nahi dutenek, horietarako izena emateko eta lan poltsa osatzeko aukera zabalik dagoela jakinarazi du Lezoko Udalak. Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzen ditu haur, nerabe eta gazteentzat bideratuta dauden egitasmo horiek.
Lezoko Udalaren webgunean galdetegia ezarri dute, nahi duenak izena eman dezan. “Pertsona berritzailea, konprometitua eta taldean lan egiteko gai bazara, bidali zure datuak eta curriculuma”, adierazi dute udaletik.