Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Bazkari bat baino askoz gehiago

Ehunka izango dira aurten ere Arrantzaleen eta Tartekoen bazkariarekin bat egingo dutenak. Herri giroa sortzeaz gain, belaunaldien arteko harremana indartzeko eguna izango da.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/09/09

Santakrutz Egunaren bezperako elkarteen danborradarekin borroka adiskidetsuan, baina esan daiteke Santakrutz Eguneko Arrantzaleen eta Tartekoen bazkaria Lezoko iraileko festetan herritarren parte hartze zuzena duen ekitaldirik jendetsuena dela. Iaz, esaterako, ia 800 izan ziren kuadrillen bazkarira bildu zirenak. Aurtengoa, bazkari bateratuaren laugarren ekitaldia dela azaldu du Jon Tovalek, bazkaria eta eguna antolatzen dabilen taldeko kideak. «Aurretik bananduta egiten ziren Arrantzaleena eta Tartekoena. Bateratu denetik, beste dimentsio bat hartu du honek. Egia esan, azken urteetan izan duen inpaktua oso handia izan da», zehaztu du. Urtez urte handitzen joan da, eta irailaren 14a asteguna edo asteburua izan, sekulako harrera izaten du.

Nolabait esateko, Arrantzaleen bazkarira joaten zirenak herriko gazteak ziren. Tartekoena, berriz, adinean koska batzuk gora egindakoena zen. Baina bien artean baziren herritarrak ez batean zein bestean eroso ez zeudenak. Bateratzea egin zenetik, haiek ere badute i-14ko bazkariaz eta giroaz gozatzeko aukera. Erne: Tartekoena eta Arrantzaleena ez da eguneko bazkari bakarra. Adinekoek ere badute euren otordua, Aiton Bordaren ekimenez, Etxeberri jatetxean.

Bazkari erraldoiaren inguruan dauden ekintza osagarriek ez dute sekretu handiegirik. Baina sinpletasun horrek ere ematen dio egunari berezko duen xarma, hau da, hainbat belaunalditako lezoarrak elkartzearen zirrara. Hilaren 14ko 12:30ean hasiko dira biltzen kuadrillak Kale Nagusian Txirbilla Sound Systemen doinuekin; ondoren, txupinazoa egingo dute Gurutze Santuaren plazan, eta handik Lezo Herri Eskolako jolastokiko jatetxe handira joango dira. Jan, egon, elkar ezagutu eta jaso ondoren, kaleetara eramango dute festa lezoarrek, Jaixkipe txarangaren deabruaren erritmoarekin kalejira egingo dutelako 18:30ean hasita.

Egunaz i-14 klabean gozatzeko aukera ematen duten txartelak hilaren 10era arte (igandea) daude salgai, 25 euroan, Txingurrin, Tiñelun eta Arruti saltokian. «Salmenta erritmo onean doa. Iazko partaide kopuruan izango gara ziurrenik», zehaztu du Tovalek.



Errotua
Tovalek aipatu duenez, bazkari bateratua egin zuten lehen urtean zalantzak izan zituztela ea herritarren erantzuna zein izango zen. Berehala uxatu zituzten zalantzak: «Herritarrek hartu duten konpromisoa oso handia izan da». Lezoarrak izango dira eguneko ekintzetan parte hartuko duten gehienak, baina Tovalek adierazi du herri bazkarian atzerritarrak ere izaten direla, sanjuandarrak edo antxotarrak tartean direla. Baina beste alor batean jarri du azpimarra lezoarrak: «Guretzat puntu garrantzitsuenetakoa da gazteak eta haien gurasoak izaten direla bazkarian. Hasiera batean pentsatu genuen hori gatazkatsua izan zitekeela. Baina ez da horrela izan. Herri gutxitan ikusten da gurasoak euren seme-alabekin herri bazkari batean izatea, eta elkarrekin ondo pasatzen egotea, dantzatzea, gozatzea… Herri giro hori bultzatu nahi dugu».

Tovalek azaldu du urtetik urtera alda daitekeela egunaren antolaketa bideratzeko taldea, baina badutela egitura trinko bat, eta pilatu duten eskarmentuarekin ez zaiela oso zail egiten den-dena antolatzea, nahiz eta dezenteko lana izan. Baina zabalik dute taldea, edonork parte har dezake, edozein kuadrilla edo adinekoa dela ere, «zenbat eta pertsona gehiago izan laguntzen, hobeto». Udalaren eta Piztu Lezoren laguntza eskertu du.

Herrietako festetan, asko dira ekintza jakin batzuen ardura izan, eta aldi berean festaz gozatzeko nahia izaten dutenak. Hori da Tovalen eta hark ordezkatzen duen lantaldearen kasua: «Bada konpromisoa jaietan zerbait antolatzea. Nahi duguna da herriak ondo pasa dezala. Garrantzia handia hartu du egun honek. Aurreko urteetan oso ondo joan da, eta aurten ere hori desio dugu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.