Denboraldia zapore gazi-gozoarekin hasi dute
Gizonen talde nagusia izan da asteburu besoak gora altxa dituen bakarra. Jokatu duten beste hirurek galdu egin dute, gol bateko aldeagatik.
Oiartzun Kirol Elkarteko lau taldek hasi dute ibilbidea pasa den asteburuan. Ez da amestutako hasiera izan, talde bakarrak lortu baititu hiru puntuak.
Gizonen talde nagusiak eskuratu du asteburuko garaipen bakarra. Deusto FCren bisita jaso zuen, eta gol bakarra izan zen partidan, Oier Etxabe oiartzuarrarena.
Jokatu zuten gainontzeko hiru taldeek galdu egin zuten. Emakumeen talde nagusiak Añorga arerio historikoaren kontra 1-0 galdu zuen, zementugileen zelaian.
Beste bi taldeek —mutilen jubenilen lehenengoak eta emakumeen bigarrenak— etxean jokatu zuten, Bilboko talde banaren kontra, eta biek ala biek gol bakarreko aldeagatik galdu zuten.
Emakumeen 3. RFEF Maila
- Añorga — Oiartzun: 1-0.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Deusto FC: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B — San Ignacio B: 0-1.
Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga
- Oiartzun — Loyola Indautxu: 1-2.