Herriko esaera zaharrak biltzen ari da Ttur-ttur
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea Oiartzungo esamolde edota esaera zaharrak jasotzen ari da. Oiartzuarrei laguntza eskatu diete.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskara eta, zehazki, herriko hizkera sustatzeko jarduerak egiten jarraitzen du.
Oraingoan, Oiartzungo esamoldeak edota esaera zaharrak biltzen ari dira. Oiartzuarrei eskatu diete herrian jatorria duten esamolde edo esaera zaharrik ezagutuko balute, Ttur-tturrekin harremanetan jartzeko.
Bi bide eman dituzte horretarako. Alde batetik, e-posta bidez harremanetan jarrita. Bestela, 943 26 01 82 telefono zenbakira ere dei daiteke.