Hemen dira santakrutzak
19:00etan alkate txikien ardura izango da Lezoko festak abiatzea. Hortik aurrera, igandera arte, 59 ekitaldi.
Gaurko 19:00ak iristearekin batera hasiko dira 2023ko Santakrutz Festak. Osotara 59 ekitaldi bilduko dituzte iraileko festek igandera arte. Alkate txikien kargu geratuko da hasiera hori, Murixkako dantzariren Agurra-ri eta Lezoko herria ereserkiari bide emanez. Lasai, meteorologia iragarpenek diote ez duela euririk egingo. Baina auskalo.
Egunari so eginez, danborradena izango da nagusitasuna egitarauan. 22:45ean abiatuko dira horren mami diren lau elkarteen burrunbak (Ixkulin, Altzate, Tiñelu eta Allerru), eta den-denek bat egingo dute 23:45ak aldera Gurutze Santuaren plazan. Argazki ederra utziko dute han, alaitasuna ardatz. Eguna ixteko, edo hobe sanda, i-14 egunari harrera egiteko, Laiotz taldearekin erromeria izango da Karlos Saldise plazan (01:30).
Biharkoa festen egun handia da, Santakrutz Eguna. Arrantzaleen eta Tartekoen bazkaria izango da egunaren erdigunea. 800 festazale espero dira. Baina bihar, biharkoak.
Santakrutzak, gaurko eta biharko egitaraua
Hilak 13, asteazkena (gaur)
- 19:00. Alkate txikien pregoia eta txupinazoa Gurutze Santuaren plazan. Ondoren Musika Eskolako bandak eta Munttar txistulari taldeak Lezoko herria ereserkia joko dute. Horren ostean, erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 19:30ean. Santo Kristo elizan, Gurutze Santuaren bezperak.
- 22:45. Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetako danborraden irteera.
- 23:45. Danborraden topaketa Gurutze Santuaren plazan.
- 01:30. Erromeria Laiotz taldearekin Karlos Saldise plazan.
Hilak 14, osteguna (bihar)
- 10:00. Diana Munttar Txistulari Taldearekin.
- 10:00-13:00. Gurpilen gaineko zirkuitua haurrentzat Saldise plazan.
- 11:00. Meza Nagusia Santo Kristo elizan.
- 12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan. Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza. Harri jasotzailea: Mikel Mugerza.
- 12:00. Erraldoi eta buruhandiak.
- 12:30. ‘i-14’ eguneko topaketa Kale Nagusian, Txirbilla Sound Systemekin.
- 14:00. Erretiratuen bazkaria Etxeberri jatetxean.
- 14:30. ‘i-14’ egunaren txupinazoa Gurutze Santuaren plazan.
- 15:00. Arrantzaleen eta Tartekoen bazkaria Herri Eskolako jolastokian.
- 17:00. Haurrentzako puzgarriak Goiko plazan.
- 17:30. Josetxo Etxandi XLVII. Oroitaldiko federatuen finalak Koldobide Gezala pilotalekuan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak.
- 18:30. Herri Eskolako jolastokitik hasita, Jaixkipe txarangarekin kalejira.
- 20:30- Karlos Saldise plazan, DJ Bull.
- 22:00. Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.
