Bizikletek hartuko dute kalea

Atlantikaldiaren barruan, Ziklobira egingo dute larunbatean Kaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek antolatuta.

Atlantikaldiaren barruan Ziklobira antolatu dute Gurpil Artean eta Kaleko Txirrina elkarteek larunbaterako. Helburu nagusia, bizikletek dagokien espazioa hartzea izango da, txirrindularien eskubideak defendatzearekin batera.

Foru plazatik abiatuko da Ziklobira 11:30ean eta Panierrerako bidea hartuko du, Errenteria-Oreretako hainbat auzo pasa ondoren. Ordubeteko ibilaldia osatuko dute denera, parte hartzen duten txirrindulariek. Pontika, alaberga, Iztieta, Fanderia, eta Agustinak auzoa zeharkatuko ditu bizikleta ibilaldi horrek, jaia eta aldarria uztartuta.

Adin guztietako pertsonentzat egokia dela  ibilbidea zehaztu dute antolatzaileek, eta parte hartzeko norberak eraman beharko dituela bere bizikleta eta kaskoa. Ibilbidea osatuta, jaia izango dute Panier eremuan Ziklojaiari hasiera emanez. Aldarrikapena festa bihurtuko dute bertan, DJ baten laguntzarekin.

Ziklobiraren ibilbidearen planoa hemen klik eginda kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.