18 dramaturgo aurkeztu dira Antzerki Testu Laburren lehiaketan
Hilaren 27an hiru adituk osatutako epai mahaiak sei testu finalistak hautatuko ditu. Testu irabazlea urriaren 7an iragarriko dute.
Atzo, osteguna, Lezoko I. Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko deialdia amaitu zen. Udalak jakinarazi duenaren arabera, lehen edizio honetan 18 dramaturgok eman dute izena; eta datorren irailaren 27an, asteazkenean, finalera igaroko diren sei dramaturgoak iragarriko dituzte.
Horretarako, hiru adituk osatutako epai mahaia osatu dute. Horretan parte hartuko dute Lierni Fresnedok (antzerkigile lezoarra), Kepa Arrestik (dramaturgo eta aktorea), eta Agurtzane Intxaurragak (Hika Teatroko zuzendari eta dramaturgoa).
Bestela, urriaren 7an (larunbata) testu finalisten lehiaketa-festa ospatuko dute, eta bertan iragarriko dramaturgo irabazlea. Hori, publiko lezoarrak erabakiko du, egunean bertan.