
Musika emanaldi andana gaur, Atlantikaldiaren bigarren egunean. Aywa eta Kimu Txalaparta, eta Nidia Gongora eta Olaia Inziarte ariko dira Itsasargi Nagusian.

Oiartzun Nafarroako Erresumara bueltarazi zuen Libourneko Ituna ospatuko dute, egitarau zabalarekin. Bi egun lehenago, gertaera azalduko duen hitzaldia egingo dute.

Goizeko ganadu feriaren ondoren, herritarrek bazkaria egin dute, baserritarrak lagun. Arratsalderako egitarau zabala antolatu dute herrian.

Erretiroa hartzeko zorian dago Elena Vazquez. Lau hamarkadatik gora aritu da euskara irakasten; hainbat euskaltegitan aritu da, eta azkeneko geltokia Errenteria-Oreretako Xenpelar-AEK du.

Euskara ikasteko ateak zabalik dituzte Errenteria-Oreretako euskaltegiek.

Euskal baleazaleen helmuga kutunetako bat izan zen Islandia mendeetan. Bi herrion itsas kultur-ondarea berreskuratzeko proiektu batean parte hartuko du orain Albaolak.

Martxan da Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berria, eta zabalik izen-ematea. Eskolaren aterkipeko abaguneak goraipatu dituzte parte-hartzaileek: «Emakumeen artean konplizitate berezia dago».

400 bat izango dira etziko artzain eta inudeen segizioan aterako diren lezoarrak. Urte ahulak bizi ondoren, azken urteetan herriaren atxikimendu osoa lortu du ekintzak, bai partaideen bai eta ikusleen aldetik.

Asteburuan hasiko da programazioa Axut! eta Artedramaren ‘Hondamendia’ obrarekin. Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak hamarkada bat darama antzerkia herrira hurbiltzen.

Aste honetan egin behar zituzten biribilguneko asfaltatze lanak asteburu amaieran hasiko dituzte. GI-2638 errepidean mozketak egingo dituzte.

Bi saioa egingo dituzte, hilaren 21ean lehena eta urriaren 5ean bigarrena, 18:00etatik 20:00etara.

Lezoko Udalak berriki jakinarazi du aurten ezingo dituztela bota, arazo teknikoengatik. Herritarrei dei egin die barkamenak helarazi eta gainontzeko jardueretan parte hartzera.

OKEko emakumeen talde nagusiak Valladolideko Parquesol taldearen bisita jasoko du bihar arratsaldean. Mutilak, Eibarrera.

18:00etatik 19:30era izango da tailerra, haziak lortzeko prozesuaz eta haien zainketaz.

Trikitixa eta pandero doinuek alaitutako Ernioko erromerietan azkena ospatuko da 24ean, eta bertara irteera egingo da Errenteria-Oreretatik.

Hilaren 27an hiru adituk osatutako epai mahaiak sei testu finalistak hautatuko ditu. Testu irabazlea urriaren 7an iragarriko dute.

Touring, Oiartzun eta Dunboako emakume taldeek hartuko dute parte txapelketan. 17:00etan hasiko da Fanderiako zelaian.