Touring, Oiartzun eta Dunboako emakume taldeek hartuko dute parte txapelketan. 17:00etan hasiko da Fanderiako zelaian.

Alaitz Zuzaireren omenezko txapelketa jokatuko dute igandean emakumezko afizionatu mailan Fanderiako futbol zelaian. Hirukoa da txapelketa hori, eta Touring , Oiartzun B, eta Dunboa ariko dira nor baino nor.
17:00etan hasiko da txapelketa; Touring eta Oiartzun B emakumeen taldeak ariko dira lehen partidan. Ordubete geroago, Oiartzun Dunboaren kontra ariko da, eta 19:00etan Touring eta Dunboa izango dira aurrez aurre.
Sari banaketa izango da ondoren. Irabazleak Touring Kirol Elkartearen oroigarria jasoko du; bigarren sailkatuak, Aiestaran bitxitegiarena; eta hirugarrenak, berriz, Udal kirol sailarena.
Sarrera doakoa da.