[Argazkiak] I-15: Heldu da baserritarren txanda
Goizeko ganadu feriaren ondoren, herritarrek bazkaria egin dute, baserritarrak lagun. Arratsalderako egitarau zabala antolatu dute herrian.
Gaur, hilaren 15, Baserritarren Eguna da Lezon. Goizean ganadu feria egin dute Josetxo Etxandi pilotalekuan. Eguerdian, sari banaketa ondoren, bazkaria egin dute lezoarrek, baserritarrak lagun.
Arratsaldean, herritarrek futbolina osatuko dute, buruhandi eta erraldoiek kalejira egingo dute Munttar txistulari elkarteak lagunduta; eta 20:00etan paella txapelketa antolatu dute, Jauregialde plazan. Gaueko 23:00etatik aurrera, Nogen eta XSakara musika taldeen txanda izango da. Ondoren, DJ Txillardegi arduratuko da gaueko ordu txikiak girotzeaz.
HITZAk eguerdiko otorduko hainbat irudi jaso ditu, jarraian ikusgai.
- 17:00. Herritarrez osatutako futbolina Goiko plazan.
- 17:00. Feriako jolasak Gurutze Santuaren plazan.
- 18:00. Idi dema probalekuan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak.
- 20:00. Paella txapelketa Jauregialde plazan.
- 20:00. Bertso saioa Gurutze Santuaren plazan. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
- 23:00. Karlos Saldise plazan, kontzertuak: Nogen, XSakara eta DJ Txillardegi.