Aurtengo azken Ernioko erromeriara egun pasa
Trikitixa eta pandero doinuek alaitutako Ernioko erromerietan azkena ospatuko da 24ean, eta bertara irteera egingo da Errenteria-Oreretatik.
Aurten ere iraileko igandeetan Zelatunen, Ernio mendian, erromeriak antolatu dira. Hileko azken erromeriara irteera prestatu dute Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldeak eta Herri Arte Eskolak (HAE). Hilaren 24an 9:00etan irtengo da autobusa Niessen geltokitik eta 19:00ak aldera itzuliko da toki berera.
Jendetza espero denez, autobusak ezingo du Iturriotzera igo eta beraz, Errezil aldetik egingo da bidea. Oinezko igoera 3km-ko errepide batetik egingo da, ordubete inguruko igoera burutuz.
Herritar guztiei zabaldutako proposamena doakoa izango da. Izen ematea hilaren 19ra arte egongo da irekita eta HAEko webgunean egin daiteke edo inkesta hau bete behar da. Edonork izena eman badezake ere, adin txikikoek gurasoek lagundurik joan behar dute, HAEko 12 urtetik gorako ikasleak salbu.