Euskara ahalduntze tailerrak Orereta Ikastolaren Esmalteriako egoitzan
Bi saioa egingo dituzte, hilaren 21ean lehena eta urriaren 5ean bigarrena, 18:00etatik 20:00etara.
Orereta Ikastolak eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak euskara ahalduntze tailerrak antolatu dituzte Kilometroak 23ren testuinguruan. Euskal hiztunei zuzendutako bi saio izango dira, eta euskaraz gehiago eta erosoago aritzen laguntzea izango dute helburu.
Hilaren 21ean izango da lehen saioa; urriaren 5ean bigarrena. Biak bi ordukoak, 18:00etatik 20:00etara, eta talde bakoitzean hamabi lagun izango dira gehienez ere. Haurrak zaintzeko zerbitzua ere izango da hala behar dutenei begira. Orereta Ikastolaren Esmalteriako egoitzan izango dira bi saioak.
Euskarak Errenteria-Orereta izan duen bilakaera, baita Oarsoaldean ere aztertuko dute; kilometro jaiaren nondik norakoak ere izango dituzte hizpide; eta euskaraz gehiago eta erosoago aritzeko baliabide eta estrategiak emango dituzte.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute. Horretarako, egin klik hemen.