Furgobaratzaren doako tailerra asteazkenean
18:00etatik 19:30era izango da tailerra, haziak lortzeko prozesuaz eta haien zainketaz.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/04/Furgobaratza-e1466580162354.png)
Furgobaratzak doako tailerra egingo du hurrengo asteazkenean Errenteria-Oreretako baratze parkean. Ikastaro horretan barazkietatik haziak nola lortu eta horien zainketa haztegian nola egin irakatsiko dute.
Ikastaroa 18:00etatik 19:30era izango da.
Gainera, baratzen gaineko aholkularitza eman eta plantel eta hazi ekologikoak salgai izango dira.