Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako emakumeak, elkarren sostengu

Martxan da Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berria, eta zabalik izen-ematea. Eskolaren aterkipeko abaguneak goraipatu dituzte parte-hartzaileek: «Emakumeen artean konplizitate berezia dago».

Ezker-eskuin, Kristina Osa eta Patricia Rodiño.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/09/15

Hamarkada beteko du aurten Pasaiako Jabekuntza Eskolaren eskaintzak. Aste honetan zabaldu dute bertako ikastaro, tailer eta bestelako jardueretan izena emateko epea, eta hala mantenduko da hilaren 26ra bitarte.

Ehunka emakume pasaitar, askotariko adin, hizkuntza, zaletasun eta jatorrikoak igaro dira azken hamarkadan ahalduntze espaziotik. Horietako bi dira Kristina Osa antxotarra eta Patricia Rodiño trintxerpetarra. Biek Emakumeak korrikalari taldean parte hartu zuten joan den ikasturtean, eta Osak baita pala taldean ere.

Rodiño ez da jada Pasaian bizi, eta beraz, elkarrizketa egiteko unean Osak eramandako Jabetze Eskolaren (JE) eskuorria ez zuen jaso —Pasaiako postontzietan banatu dute azken asteotan, baina beste herrietako emakumeek ere eman dezakete izena—. Jakin-mina zuen aurtengo eskaintza ezagutzeko, eta antxotarrak bere liburuxka oparitu zion.

Lehen aldiz eman zuten izena biek iaz JEn. «Beti gordetzen nuen eskuorria eta, joan den urtean, azkenean, animatu nintzen», azaldu du Antxokoak, «baina argi nuen taldean egin nahi nuela zerbait. Korrika egitera irteteko motibazioa nuen, baina ez nuen bakarrik joan nahi».


Taldearen sostengua
Bi korrikalariek sostengu sentitu dute taldea azken urtean. Bakarrik izan balitz, korrika egingo ez luketela aitortu dute, baina horretarako abagune ezin aproposagoa topatu zuten JEren aterkipean. «Emakumeen artean konplizitate berezia dago», Osak, «beste energia mota bat. Leku seguru batean zaudela sentitzen duzu. Aske adierazteko aukera duzula, hitzez nahiz gorputzaren bidez».

«Euren garaian», gazte zirenean, emakume talderik ez zela deitoratu dute, emakumeak, asko jota, josteko elkartzen zirela eremu publikoan. Pentsaezina zen kirolerako bat egitea. «Eta ez da aitzakia, beti egon izan baitira emakume kirolariak eta arau guztiekin apurtu dutenak, baina egia da gizarteak berak ez zizula laguntzen bide horretan aurrera egiten».

Eskaintzaren doakotasuna goraipatu dute. Rodiño: «Halako jarduerak errutinatik ihes egiteko leihotxo bat dira. Denok merezi ditugu, eta ordainpekoak badira, ez daude denon eskura».

Izen ematea eta informazioa, hemen klik eginda.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.