Santakrutzek ez dute su artifizialik izango
Lezoko Udalak berriki jakinarazi du aurten ezingo dituztela bota, arazo teknikoengatik. Herritarrei dei egin die barkamenak helarazi eta gainontzeko jardueretan parte hartzera.
Lezoko Udalak eguerdian jakinarazi duenez, aurtengo santakrutzetan ez dituzte su artifizialak botako. Arazo teknikoak medio, udalak aipatutako erabakia hartu du.
Hona hemen hedabideei luzatu dien oharra:
“Azken unera arte Lezoko Udala su artifizialak botatzeko lanean aritu da buru belarri, baina arazo teknikoak medio, aurtengo Santakrutzetan ezingo da su artifizialik bota.
Barkatu eragozpenak eta gozatu ondorengo orduetarako antolatuta dauden dozenaka ekitaldietan. Gora Lezo!”.