Ostegunean, odola emateko aukera Lezon
Elkartasun keinua egiteko anbulatoriora joan behar dute lezoarrek, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez hitzordua eskatu behar da.
Lezoko odol emaileen taldeak, odola emateko aukera berria prestatu du lezoarrentzat: aste honetako ostegunean (hilaren 21ean) dute aukera elkartasun keinua egiteko hala nahi duten guztiek, anbulatorioan, 17:30etik 21:00etara. Aurrez hitzordua eskatu behar da, ordea: hori egiteko 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da ostegun goizean bertan.
Deialdia zabala da, bai ohiko odol emaileentzat, bai eta berrientzat. “Azken urteetan odol emate emaitzek behera egin dute, eta beharrezkoa da garai bateko zenbakietara itzultzea osasun beharrei erantzun egokia eman ahal izateko”, zehaztu dute taldekideek.