2023/9/18

Suizidioari aurrea hartu nahi diote

'Suizidioa: nola lagun dezaket prebenitzen?' izenburupean hitzaldia egingo dute ostegunean Reina aretoan 19:30ean hasita.

ugaldetxoko festak

Lau egunekoak izango dira Ugaldetxoko festak

Datorren asteburuan eta hurrengo ostiralean ospatuko dituzte Oiartzungo auzoko festetako azkena. Egitaraua prest dute.

Pertsona baten gorpua aurkitu dute Txoritokieta inguruan

Donostiako suhiltzaileek emandako datuen arabera, gizon batena da gorpua. Hilotza dagoen tokira iristeko zailtasunak dituzte erreskate zerbitzuek.

artikutzako trena bagoiak

Planoburura bisita, Artikutzako Trenaren sekretuetako bat ezagutzera

Artikutzako Trenaren Lagunek txangoa antolatu dute urriaren 7rako. Planoburuko plano hidraulikoa zena ezagutuko dute, bideaz gozatuta.

XABIER ISASA. Sanpedrotarra AEko presidentea.

[Elkarrizketa] "Eusko Labelen maila handia dago, baina ez goaz beldurrez"

Eusko Label Ligarako igoera nagusitasunez erdietsi du 'Libia'-k. Garaipenaren biharamunean, balorazioa egin du klub morearen presidenteak.

Bizikleten armazoiak berrikusteko doako zerbitzua gaur Zumardian

Bizikleten armazoiak doan berrikusteko aukera izango da Zumardian 16:00etatik 20:00etara; Mugi txartel pertsonalizatua beharrezkoa da.

Dantzarena izan da plaza

Larunbatean, XII. Muxiko Egunaz gain, dantza solte txapelketa egin zuten Gurutze Santuaren plazan. Herriko dantzariak, fin beste behin.

[Argazkiak] Azken egunean, kaleak kolorez gainezka

Atzokoa, Lezoko santakrutzen azken eguna. Eguerdiko artzain eta inudeen desfilea izan zen eguneko ekitaldi jendetsuena. Hemen, argazkiak.

oiartzun mondrate kopa 2023

Oiartzun aurrera, areto futboleko Gipuzkoako Kopako kanporaketan

Mondrate kanporatu dute oiartzuarrek, jaun eta jabe izan diren partidan. Futbolean, neskek berdinketa lortu dute, eta mutilek, porrota.

Ostegunean, odola emateko aukera Lezon

Elkartasun keinua egiteko anbulatoriora joan behar dute lezoarrek, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez hitzordua eskatu behar da.

Ian Estebaranz Kinkila

Ian Estebaranzek irabazi du Biyurrienearen erakusleihoen lehiaketa

Biyurrieneak eta Itturri merkatarien elkarteak elkarlanean uztailean egindako lehiaketan boto gehien jaso dituena izan da Estebaranz.

bultzada

Topo bereziak, Realaren Championseko debutetik bueltatzeko

EuskoTrenek gaueko zerbitzua indartuko du asteazkenean, Realaren eta Interren arteko partidatik bueltatzeko.

[Argazkiak] Josetxo Etxandi harro legoke

Josetxo Etxandi 47. Pilota Oroitaldiaren herri mailako finalak jokatu zituzten larunbatean, herritarraren izena daraman pilotalekuan.

Gehiago