[Argazkiak] Azken egunean, kaleak kolorez gainezka
Atzokoa, Lezoko santakrutzen azken eguna. Eguerdiko artzain eta inudeen desfilea izan zen eguneko ekitaldi jendetsuena. Hemen, argazkiak.
Atzokoa, Lezoko 2023ko Santakrutz Festen azken eguna. Ekitaldien zerrendan, izar handi bat: artzain eta inudeen desfilea. Eguerditik bazkaltzeko ordura arte 436 lezoarrez osatutako desfileak herriko kaleei kolore eta indar oso berezia eman zien. Kalkulu txiki bat: Lezok 6.000 biztanle inguru ditu. Beraz, desfilean parte hartu zutenak herriaren populuaren %10a baino gutxixeago izan ziren.
Desfile barruan bakarrik ez. Hego haizea eta eguraldi aproposa lagun, ehunka izan ziren bide ertzean segizioarekin eta bertako pertsonaiekin gozatu zutenak. Antolatzaileak, oso pozik goizak emandakoaren, nahiz eta suhiltzaileen kamioiak huts egin. Herrian dauden hirigintza lanak ez ziren oztopo nabarmenegia izan den-denak aurrera egin zezan.
“Beste behin, lezoarrak txalotu behar ditugu”, esan dute antolatzaileek harro eta pozik.
Segidan, desfilearen hainbat irudi Desfilearen Aldeko Taldeak HITZAra bidalitakoak.